ITZULERA MAILAKATUA EGITEKO AKORDIOA

Gaur 12:00etan eta 15:45etan Zuzendaritzarekin bilera berriak burutu ditugu. Komite moduan ere bilera desberdinak izan ditugu egunean zehar.

Bertan IV.saileko sarrera progresiboaren ondorioz galtzen diren lan orduen inguruko trataeraz eztabaidatu dugu. Zertaz ari garen ondo ulertzea komenigarria da, beraz hor doa azalpen txiki bat datuekin.

IV. saila lantegiko gune populatuena da (esku lan zuzeneko 714 langile) eta beraz egoera larri honetan segurtasunaren jarraipena egiteko gune konplikatuena ere bada.

Sarrera progresiboarekin, astelehen eta asteartean lankide hauen %50 joango litzateke lanera (357 pertsona etxean geldituko dira); asteazken eta ostegunean %75a joango litzateke lanera (179 pertsona etxean jarraituko dute) eta azkenik ostiralean plantilaren 100% joango da lanera.

Sarrera horrela eginda galtzen diren 8.000 ordu inguru hoiei ze tratamendu eman da eztabaida.

LABen aldetik (inkestaren emaitzak kontutan hartuta eta Komitearen gehiengoarekin bat eginez) sarrera progresibo hau babestu dugu. Gune jendetsuenean, protokoloen jarraipen, balorazio eta hobetzeko marjena ematen bait du plantila osoa lanean egon aurretik. Gogoratu ESKrekin batera sistema hau Beasain osoan ezartzearen aldekoak ginela.

Enpresak aurkeztutako planteamendu desberdinei ezezkoa esan eta gero, gaur beste proposamen bat eztabaidatu dugu.

Zuzendaritzak, 8.000 ordu horien kolektibizatzea jada onartua zuen. Oraingoan, esku lan zuzeneko langileen artean banatuta, prebentzioaren inguruko formakuntza bat etxetik online egitearekin trukatzea proposatu du Zuzendaritzak, buzoko langile bakoitzak 4 ordu. LABek, izatekotan, plantila osoaren artean banatu behar direla azpimarratu du.

Azkenik Beasain eta Irungo langile bakoitzak (ingeniarietatik hasita, tailerreko edozein langilera), etxetik lan osasunaren inguruko 2,5 orduko online formakuntza bat egitearekin trukatuko dira 8.000 ordu hoiek. Horrela bideratu dute Beasain eta Irungo Komiteek LAB, ESK, CCOO eta UGTren oniritziarekin.

Hau da IV. sailean guztion osasunaren kontrol hobeagoagatik, hasierako egun hauetan etxean geldituko den lankideak soldata normal jasoko du eta ordu horiek guztiak ez ditu errekuperatu beharko. Beasain eta Irungo plantila osoak berriz, keinu solidario bat eginez 2,5 orduko formazioa norbere etxetik egingo du urtean zehar.

Bulegoetako lankideek prebentzio formakuntza hau egin behar dutenez, bulegoetan prebentzio lantalde iraunkorrak bideratzea ere exijitu zaio Zuzendaritzari. Enpresaren aldetik, bulegoetan prebentzioaren gaia lantzeko fororen bat sortzeko konpromezua jaso dugu.

Gure nahia behingoz segurtasunari dagozkion gaietan zentratzea da. Aurretik dugun erronka eta ardura ez da nolanahikoa, langile zein gizarte osoaren segurtasuna dago jokoan.

Zentzu horretan, gogoratu bihar ostirala arratsaldeko 16:00etan afiliatu batzar digital berri bat burutuko dugula. Bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.