LABek argitaratu duen prentsa oharra
CAFek Covid 19aren aurrean bere langileak babesteko erakutsi duen gaitasun faltaren aurrean, astelehena hilak 16ean Enpresa Batzordeak ekoizpenaren etetea eskatu zuen. Honekin batera, Beasaingo hainbat lanpostuetan langileek ere planto egin zuten. Beste behin langileok izan gara arrisku egoera honen aurrean iniziatiba hartu behar izan dugunak.
Egun hortan bertan, enpresaren Zuzendaritzak Enpresa batzordeari jakinarazi zion martxoak 23tik aurrera halabeharrezko ERTE bat aplikatuko zuela. Martxoaren 16, 17 eta 18 an galdutako lan orduak berriz, errekuperatu beharko liratezke enpresa arduradunen esanetan.
Atzo martxoak 18, ustez ERTE honen negoziaketarako lehen bilera genuen. Bertan berriz, Enpresak plateamendu erabat desberdina jarri zuen mahai gainean. Galdutako ordu guztiak errekuperatzea eskatu zuen. Enpresa Batzorde eta Enpresa Buruen arteko hainbat bilera eta gero, inolako akordiorik ez zan lortu.
Gaur 12:00etan negoziaketa mahaia berriro bildu da. Bilera desberdinak burutu eta gero, aurre-akordio bat erdiestea lortu da.
Adostutakoaren ondorioz Beasain eta Irungo lantokietan:
- Martxoak 16, 17 eta 18an galdutako lan orduak ordaindutako lizentzia moduan ordainduak izango dira. Horrela nahi duen langileak errekuperatu ahalko ditu soldata osagarrituaz.
- Martxoak 23tik apirilak 8 arte galdutako orduak errekuperatuko dira.
- Opor aldaketarik ez da emango ordu hauek osatzeko.
- 100 lankide ebentual berreskuratuko dira lan poltsatik.
- Administrazio kontseilu eta komite ejekutiboko kideek soldata %5a jaitsiko dute.
- Krisialdi honek, inolako lanpostu galerarik ez du ekarriko CAFen.
- CAFeko langileek ez dute inolako diru galerarik pairatuko krisi honen ondorioz.
Egoera zaila da. Akordioetara iristeko baldintzak ez dira errazenak ian. Baino berriro ere, langileok esfortzu handia egingo dugu normaltasunera bueltatzeko. Hau bai, CAFeko enpleguan, finko nahiz ebentualean, eta azpikontratatukoetan eragin txarrik ez izateko. Zuzendaritzari bide berean jartzea eta, helburu hauekin bat eginez, behar diren neurri guztiak har ditzala eskatzen diogu.
Langileon osasuna bermatzea da lehentasuna. Hori lortzeko Euskal Herrian ezinbestekoa den edozein jarduera etetea beharrezkoa da, zerbitzu basikoak ezik (Zaintza, Osasuna, elikagaiak, garraioa, energia eta ura). Bide hortan guztiok dugu ardura.
Beasain-Irun, 2019ko martxoak 19
estoy muy disgustado con el acuerdo con la empresa, al que tiene horas extras se las quitan con un máximo de 22 horas para recuperar las horas no trabajadas de los días 16,17y18 pero al que no tiene horas extras le pagan todas las de estos tres días al 66ph….. Soy yo el único que ve que esto es discriminación ? Por qué no se ha hecho lo mismo con las de libre disposición? Yo también quiero que me paguen los tres días al 66ph y con mis horas extras ya veré lo que hago que para eso las he trabajado.. INJUSTICIA PERMITIDA POR VOSOTROS