ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA
Enpresa Batzordeak aho batez bat egiten du LARREKO MAHAIAK egiten duen irakurketarekin eta datorren larunbatean, otsailak 29, Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzera dei egiten dio CAFeko langilegoari.
ERRAUSTEGIA GELDITU! MANIFESTAZIOA Otsailaren 29an Donostian
Laister gipuzkoarrontzat egun garrantzitsuak datozkigu. Garrantzitsuak, erraustegia martxan jartzeko eguna finkatu baitzuten eta eguna iristeko irrikaz egongo baitira. Garrantzitsuak, orduan usteko baitutelako irabazi dutela, aurkako abotsak isilaraziko dituztela, eta larrialdi ekologikoaren aurkako jardunean errausketa katebegi bat gehiago denaren engainua sinistu dugula behin-betiko.
Guretzako ere, garrantzitsuak izatea nahi dugu, baien usteak erdi ustel direla eta erraustegia geldituko dugula ozen adierazteko unea delako.
- Isilik nahi gaituztenen aurrean indarrak batzeko unea izatea nahi dugu: errausketarik gabeko berri eta lurralde baten aldeko borroka ez da inoiz amaituko, osasunaren, justizia sozialaren eta demokraziaren aldeko borroka baita.
- Herritarrok hitza eta erabakia hartzeko unea izatea nahi dugu: orain arte herritarron ekimenez abiatutako proiektuek erakutsi diguten ildo beretik jarrairuko dugula berresteko. Erraustegia gelditzeko ekimen hauek herri oso baten borondatea eta babesa islatzeaz gain, helburua argi eta egingarria dutelako. GuraSOSek irekitako bide juridikoak, Zubietako bizilagunek martxan jarritako kutsadura ikerketak …
- Kapitalismo berdeari ateak isteko unea izatea nahi dugulako. Larrialdi ekologikoaren aurkako estrategia zuritz-aileenek eta harresi desinformatiboenek ere ezin ezkutatu baitezakete errausketaren hautu politikoaren ondorioak herriak pairatuko dituela, lurrak pairatuko dituela eta beraz, denborak arrazoia aitortuko diguJa argi dugu. Larrialdi ekologikoaren kontura eta diru publikoz homituta, kapitalismo berdeari negozio aukera berriak irekitzen ari direnen parean izango gara.
- Ingurumenaren zaintza ardatz duten eredu iraunkorrekiko atxikimendua eman eta konpromiso kolektibo eta politikoa hartzeko unea izatea nahi dugu: benetako ekonomia zirkularra, hau da, zero zabor sortzea helburu duen dinamikak gipuzkoarron egunerokoaren eta eremu sozioekonomiko ororen logika izatea nahi dugulako.
Aipatu hamaika arrazoiengatik, LARReko Mahaian elkartzen garen eragile sozial eta sindikalek bat egiten dugu erraustegiaren baimena bertan behera uzteko abian dauden eskaerekin, eta agintzariei exijitzen diegu otsailaren 29an Donostiako kaleetara aterako garen herritar guztion hitza entzun dezatela. Jakin dezatela borroka hau ez dela inoiz amaituko: dena baitugu irabazteko. Ingurumena eta bizitza erdigunean jarriko duen jendarte eredu baten aldeko borrokan trantsizio ekologikoa gako izan daitekeenez bertan eragiten jarraituko dugu. Erraustegia piztuko badute ere, hurbil izango gaituzte, urte luzez izan gaituzten bezala, haien itzal, hitza eta erabakia herritarrona dela oroitaraziz, makro proiektu injustu eta antisozialak salatuz eta ingurune eta jendarte hau bizigarriagoa egiteko borrokan jarraituz. Beraz, dei egiten diogu Gipuzkoako herritar eta langile orori otsailaren 29an Donostian izango den manifestazioan parte bartz.era.
Osasuna, ekonomia eta klimagatik,
EZ ERRE ETORKIZUNA!