Lantokietan ere autodefentsa feminista Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu

Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Be-girada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezi-nak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korrespon-sabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarie-tatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza lan karga bikoitzak eta hirukoitzak, gure lana gutxiestea,….

Egoera hauek gutxitan salatzen dira, gehienetan bote-re harremanek eragin zuzena daukate salaketa kopuru murritz horretan. Emakume* langileok salatzeko beldur gara, gure lanpostua galdu dezakegulako, zalantzan jarri-ko dutelako bizitako jazarpena. Lantokietan babes falta igartzen dugu, jazarpenari aurre egiteko ez dago ez me-diorik ez borondaterik.

Lan zentro askok ez dute sexu jazarpenen aurkako proto-kolorik, eta dituztenak ez dira errealak, ez aplikagarriak. Urteak aurrera joan ahala argiago eta garbiago ikusten dugu protokoloek ez dutela bermerik, areago, langileen artean ez dira protokoloak ezagutzera ematen.

Gizarte heteropatriarkal honi lantokietan aurre egiteko tresna bat izan behar lukeena paper huts bilakatzen da, patronalaren interes ekonomiko eta aurpegi zuritzearen mesedetan. Lantokietan, kalean bezala, gertatzen zaigu-na salatzen dugun bakoitzean gure hitza, gure ezinegona, gure errelatoa, guri gertatutakoa zalantzan jartzen da, eta erasotuak gu izanik ere, geure buruak justifikatzen bukatu behar izaten dugu. Horrek, lagundu beharrean, zaildu egiten digu erabat indarkeriarekin bukatzeko egin dezakegun edozein ahalegin.

Jazarpena zer den eta gugan nola eragiten duen jabetu gara emakumeok, jazarpen sexuala identifikatzen ikasi dugu, irmoki eta zorrotz ekin behar diogu egunero lanto-kietan beste emakumeekin babes sareak sortuz. Lanto-kietan autodefentsa feminista gure eredu eta jarraibide izan behar du.

Emakumeak* saretuko gara, bazterretatik erdigunera, erresistentzia harresiak eraikiz, gure artean indartuz eta zainduz. Gure lantokietan borrokatzeko asko dugu, aldarrikatzeko asko dugu, batez ere asko dugu ira-bazteko.

Gizonok: lagun, afiliatu, lankide, delegatu gizonok, ez izan konplize. Zuen jarreren eta jokabideen arduradun zarete. Ez gehiago begiratu beste aldera, aurre egin bustitzen eta zeharkatzen zaituzten matxismo eta jarrera sexistei.

Emakumeok sistema heteropatriarkala kapitalista aspaldi jarri dugu auzitan, askotan ausardiaz hortzak erakutsi diz-kiogu, altxatu egin gara, heteropatriarkatuaren arauekin konfrontatu dugu, eredu disidenteak erdigunean dantzan jarri ditugu, eta zuek? Noiz arte izango zarete konplize? Zuen konplizitatearekin apurtu, zuen maskulinitatea de-seraiki. Lantokiak emakumeentzako* jazarpenik gabeko espazio askeak izan arte emakumeok* ez dugu etsiko. Gi-zonok borroka honetan non kokatuko zarete?

Emakumeok* argi daukagu, lantokietan autodefentsa feministara joko dugu eta ekintza sindikalarekin erasoei erantzungo diegu. Kontatzen ez dena ez da existitzen, horregatik guk gogor eta ozen oihukatuko dugu lanto-kietako pareta guztiak astinduz. Jazarpen eta erasoen aurrean ez gara isilduko, haserre gaude, eta amorru hori antolatuko dugu, saretuko dugu, eta erantzule guztiak seinalatuko ditugu. Enpresei gogorarazi nahi diegu ere, haien arduragabetasuna eta demagogia alde batera uzte-ko eta behingoz protokolo errealak enpresetan martxan jartzeko garaia dela.

GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.