CAF enpresak 11,8 milioi euro irabazi ditu 2018ko lehen hiruhilekoan, iaz baino %27 gehiago. Kontratuen luzapenak, barneko merkatua eta filialek lortutako adjudikazio berriak izan dira kontratazio berrien oinarriak.
2018ko martxoaren 31n, eskarien zorroa 5.966 milioi eurokoa da. Urte hasiera honetan eskarien zorroan jasotako proiektu nagusiak, Gasteizeko tranbiarako unitate berriak, Napoles hirirako lotutako kontratu luzapena eta autobus hibrido-elektikoen kontratazioak izan dira. Era berean, Bartzelonako metro unitateen hornikuntza kontratua ere sinatu dute.
Negozio bolumena berriz, 439,2 mila eurokoa da, iazko garai berean baino %29 handiagoa. Salmenten banaketa geografikoari begiratuta, agerian gelditu da beste behin, CAFek duen nazioarteko proiekzioa. Izan ere, nazioartetik dator CAFen negozio zifraren %90,1.