Irungo CAF enpresan inolako babesik gabe amiantoarekin lan egiteagatik birikako minbizia (mesotelioma) du 60 urteko lagun batek. Donostiako Gizarte Auzitegiak ebatzi du langile ohi horri 150.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola enpresak arrazoi horregatik. 40 urtez izan zen lanean CAFen.
Asviamie Euskadiko Amiantoaren Biktimen elkarteak jakinarazi duenez, kalte-ordain hori antzerako kasuetan eman dena baino txikiagoa da, eta beste epaiketa batzuetan EAEko Justizia Auzitegi Gorenak emandako ebazpenak ez direla kontuan hartu salatu du.
Era berean, gaia argitzeko bidean CAFek «oztopoak» jarri dituela esan du Asviamiek.