LAB-CAFek ere bat egite du Gipuzkoan martxan jarri den HITZARTU ekimenarekin eta bide batez langile guztioi ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
HITZARTU gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean:
- Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
- Ingurumena eta osasuna gehiago babestea.
- Europako politikak zorrotzago betetzea.
Aipaturiko prozesuaren bidez, GHKPI 2017-2030 (Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala 2017-2030) dokumentua egitea da helburua. Hain zuzen, parte-hartze prozesuaren bidez gizarteak lorturiko akordioa eta Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko irtenbide teknikoa jasoko da erakundeen esku jarriko den dokumentu horretan.
Kontuan izanik, legez, era horretako ingurumen-plangintzak parte-hartze prozesu baten bidez egin behar direla, parte-hartze prozesu bat diseinatzeko eta dinamizatzeko sortutako ekimena da funtsean.
Gizarte zibilak finantzatuko du partaidetza-proiektu osoa, alegia, proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak, gure kulturan sustrai sendoak dituen erakunde baten bidez: auzolanaren bidez.
Proiektua diruz laguntzeko 2 modu daude:
- itsulapikoa.eus crowdfounding plataforma erabiliz: https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/hitzartu-eskuhartze-prozesua
- ES05 3035 0140 33 1400031124 kontu korrontean dirua sartuz
Informazio gehiago: http://hitzartu.eus/