CAFek 30 unitate ornituko dizkio Manila hiriari (Filipinak)

Filipinak Errepublikako Garraio Sailak Mitsubishi Corporationi eta CAFi (unitateen fabrikatzaile gisa) esleitu dio Manila Light Rail Transit-eko (LRT) 1. linearako material mugigarri berria hornitzeko kontratua. Kontratuaren zenbatekoa 225 milioi euro ingurukoa da eta Japoniako eta Filipinetako gobernuen artean sinatutako Japoniako AOD mailegu-akordioaren bidez finantzatuta dago.

 

Manila, Filipinetako hiriburua, da mundu mailan biztanle-dentsitate handiena duen hirietako bat. Proiektuaren helburua linearen edukiera hobetzea da hala honako hauek lortzen laguntzeko: gero eta handiagoa den bidaiarien joan-etorri kopuruari aurre egitea, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta hiriko kutsadura mailak gutxitzen laguntzea.

 

Aipatutako LRT 1. linea lurgaineko metro-linea da eta Manila hiria iparraldetik hegoaldera arte zeharkatzen duen 20 kilometroko luzera du. Gaur egun, gainera, Cavite probintziarako noranzkoan beste 12 kilometrorekin handitzen ari dira. Kontratu horren arabera, CAFek LRV motako 30 unitate fabrikatuko ditu eta horiek 2020 eta 2022 artean entregatzea aurrez ikusi dute.

 

Bi noranzkoetako unitateak izango dira, katenaria bidezko elikadurarekin (750V dc). Albo bakoitzeko hamasei ate izango dituzte eta, haiei esker, bidaiariak trenera modu erosoagoan sartu eta atera ahal izango dira. Unitateak 70 km/h-ko diseinu-abiadurarekin zirkulatzeko prestatuta daude. Guztira 106 metro inguruko luzera dute eta 276 eserlekuko banaketa bermatzen du horrek. Era berean, oinez doazen bidaiarientzako edukiera maximizatzea ahalbidetzen dute.

 

Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da bi enpresen (CAF eta Mitsubishi Corporation) arteko harremanak baterako hainbat proiektu garatzea ahalbidetu duela azken urteotan. Horien artean, Istanbulerako metro-unitate automatikoak eta Australiako Canberra hirirako tranbiak hornitzea nabarmen dezakegu.

 

Esleipen hori izango da CAFek Filipinetan izango duen lehen kontratua eta ekitaldiko bigarren seihileko honetan eskarien bolumen handia lortzearekin lotuta CAFek egindako aurreikuspenak baieztatu ditu. Aldi horretan, Manilako kontratu honez gain, enpresak beste kontratu batzuk ere gehitu ditu bere eskarien zorrora eta, horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Stockhom, De Lijn, Consenza, Seattle eta Kansas hirietarako tranbiak; Aljerrerako metro-unitateak; eta Erresuma Baturako eta Zeelanda Berrirako trenak.

Iturria: CAF

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.