CAF-EK ERRESUMA BATUAN DUEN PRESENTZIA SENDOTU DU BWB CONSULTING, ENTZUTE HANDIKO INGENIARITZA ENPRESA BRITAINIARRA, EROSITA

CAFek azken urteotan izan duen estrategiari esker, jarduera nagusia material mugigarria hornitzea izatetik garraio-irtenbide integralak eskaintzera pasatu da, trenbide-sektorearen behar guztiak estaliz eremu guztietan (giltza eskuan proiektuak, lineako eragiketak, finantzak eta abar). Hala, CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko.

Eragiketa horrekin, CAFek beste urrats bat eman du dibertsifikazio- eta hazkunde-estrategian. BWB Consulting ingeniaritzako enpresa, Erresuma Batuko izen oneneko aholkularitza-enpresetako bat, erosita, herrialdean duen presentzia sendotu ahal izan du eta, gainera, trenbide-sistema integralen hornitzaile gisa duen kokapena indartu du.

Gogoratu behar da CAF Taldeak nazioarteko bokazioa duela eta horrek garrantzi berezia eskuratu duela Erresuma Batuan, eta gaur egun, 1.200 milioi euro baino gehiagoko eskari-zorroa du bertan.

2015ean CAFek 200 milioi euro inguruko balioa zuen kontratua sinatu zuen Londres eta Glasgow-Edinburgo arteko zerbitzuak egingo dituzten Caledonian Sleeper autoak hornitzeko. Era berean, 2016ko ekitaldian, esleipen garrantzitsuak lortu zituen; horien artean nabarmen ditzakegu Arriva Rail North Limited operadorearekin sinatutako kontratua 43 tren elektriko eta 55 diesel treneko bi flota egiteko; baita First Group operadorearentzako proiektua ere, bidaiarien 66 kotxe eta 5 kotxeko 12 unitate elektriko hornitzeko eta mantentzeko. Bi proiektuek, guztira, 1.000 milioi euro inguruko bolumena zuten.

Horrek guztiak CAFentzat Erresuma Batuak duen garrantzi estrategikoa indartzen du. Josu Imaz CAF Taldeko Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendariaren hitzetan: “BWB Consulting ingeniaritza britainiarraren adierazle nagusi gisa ikusten dugu. Gure negozioa dibertsifikatzeko plan handinahiak ditugu, giltza eskuan ingeniaritzako gure jarduerak zabaltzeko, eta BWBk estrategi horretan rol garrantzitsua izango duela uste dugu”
“CAF Rail UKren bidez Erresuma Batuan inbertsio handia egiteko konpromisoa hartu dugu dagoeneko. BWBrekin baliabideak egokituko ditugu, bere estrategia behar bezala garatu ahal izateko eta CAFekin batera lan egiteko, merkatu berriak arakatu eta aukera berriak bilatu ahal izateko.

BWB Consulting Britainia Handiko ingeniaritza arloko 30 aholkularitza-enpresa handienetako bat da, eta akordio honekin, Erresuma Batuan nahiz atzerrian hedapen garrantzitsua izango du, CAFeko kide izatera pasatuta, garraio-sistema orokorrak eskaintzen dituen Talde handia baita.

BWBren egoitza administratiboa eta bulego nagusiak Nottinghamen daude, eta era berean, Ingalaterra osoan estrategikoki kokatutako egoitzak ditu,hala nola Londres, Birmingham, Manchester, Leeds, Cambridge eta Northampton.

Urtean 22 milioi libra baino gehiagoko fakturazioarekin, BWBk 300 lagun baino gehiagoko plantilla du, eta hazkunde garrantzitsua izan du azken urteetan negozio-ereduak izan duen arrakastari esker.

BWBk ingeniaritzako zerbitzuen horniduran eta lanen garapenean bikaintasunagatik sari ugari jaso izan ditu, eta bigarren urtez jarraian sartu dute Britainia Handiko ingeniaritza-enpresa onenen zerrendan, joan den ekainean Britainia Handiko Aholkularitza eta Ingeniaritza arloko Enpresen Elkarteak emandako sarietan.

BWBk CAF TURNKEY & ENGINEERINGekin batera garatuko du jarduera. Hain zuzen ere CAF Taldearen filiala da eta Giltza eskuan proiektuen arduraduna, eta trenbide-ingeniaritzaren sektorean erreferentea.

Eragiketa horri esker, CAFek zerbitzuen portfolioa zabaldu ahal izango du, azpiegituretako ingeniaritzako, ingurumeneko, eraikinetako eta Project Management-eko eremuak indartuta. Britainia Handiko merkatuan zuzeneko kokapena eskuratu da eta izaera orokorrarekin eta nazioartean ingeniaritza-zerbitzuak emateko oinarriak ezarri dira. Bestalde, BWBk hazkunde planak garatu ahal izango ditu plan estrategikoan jasotako negozio-aukeren bidez, CAF Taldearekin sortutako sinergiez gain, eta horien artean daude merkatu berriak, aurrerapen teknologikoak eta etorkizuneko joerak, hala nola Smart Cities.

Hori guztia kontuan hartuta, BWBk rol garrantzitsua izango du CAFen planetan ingelesez hitz egiten den merkatuetan Taldearen presentzia dibertsifikatzeko eta zabaltzeko, baita nazioartean garraio-ingeniaritzako zerbitzuak zabaltzeko ere.

Jatorrizko albistea:

http://www.caf.net/eu/sala-prensa/nota-prensa-detalle.php?e=217

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.