Hainbat hilabetez negoziatu ondoren, atzo, abenduaren 15, hasierako akordio batera iritsi ginen zuzendaritzarekin CAF SAko langile finkoei Cartera Socialeko partaidetzak eskaintzeko.
LABek hainbatetan egin du publiko zein den bere jarrera Cartera Social pixkanaka galtzen ari den akzioen inguruan. Gure asmoa Cartera Socialen aldaketa estruktural bat egitea zen eta izaten jarraitze du, etorkizun errentagarri, bideragarri eta bidezkoa bermatze aldera. Alabaina, LAB Cartela Socialeko kontseilua osatzen duten 8 hanketatik bat baino ez da, eta gainerako eragileak, une honetan, ez daude aldaketa sakonagoak egiteko prest.
Egoera horretan eta beharrezkoak ikusten ditugun aldaketak orain egitea ezinezkoa ikusirik, parte-hartze bidezkoagorantz urratsak emateko, eta gaur egun duena baino etorkizun handiagoa izan dezan pausu berriak ematea ezinbestekoa ikusten genuen. Oso argi genuen partaidetzak berdintasunez banatzea bidezkoa zela, eta argi genuen bidezkoa zela aukera ematea gaur egun partaide ez diren langile guztiei. Halaber, Cartera Socialen aurrera begira erabaki kolektiboak hartzeko bidea emango zuten urratsak ere eman nahi genituen.
Ildo horretan, proposamen bat egin genuen CSko lantaldean, eta hainbat hilabetez negoziatu ondoren akordiora iritsi ginen CCOO, UGT eta LAB. Gogora ekarri nahi dugu ELAk ez duela lantalde horretan esku hartzen (ESKak parte-hartze planean ez parte hartzea erabaki zuen bere sorreratik, 1994an).
Atzo, osteguna, abenduaren 15a, proposamen hori aurkeztu genion zuzendaritzari, eta argi esan dezakegu oinarrizko akordio batera iritsi garela; horren bitartez, gaur egun CSkoak ez diren langileek akzioak eskuratu ahal izango dituzte.
Akordioak hiru ardatz orokor ditu:
- Partaide berri guztiek edukiko dituzte akzio-kopuru berdina, eta kantitate berdina ordainduko dute akzioengatik.
- Partaide berri guztiek akzioak eskuratzeko aukera izan ondoren, akzioak erosteko aukera emango zaie lehen erosi ez zuten langileei.
- Kontratu berri guztiek, banakakoak izanik ere, erabaki kolektiboetara lotuko dituen klausula bat izango dute. Aurrera begira kontratu berrietan egin daitezkeen aldaketak partaideen batzarrean berretsi beharko dira.
Aldaketa sakonetatik urrun bagaude ere, oso positiboki baloratzen dugu lortutako emaitza, eta orain arte proiektu honetan parte hartzeko aukerarik izan ez duten ia 900 langileak animatu nahi ditugu proiektuarekin bat egin dezaten.
Emango dugu aurrerantzean ere informazio gehiago, eta akordioaren eta kontratu berrien kondizioen azalpen eta balorazio zabalagoa egingo dugu.