#ALTSASU

CAFeko Enpresa Batzordearen gehiengoak (LAB, ELA eta ESKren BAI-ezkoarekin eta CCOOren abstentzoioarekin), Altsasuko herriaren aurka eramaten ari diren eraso kanpaina salatu nahi dugu. Ohar honen bitartez bat egiten dugu Altsasuko Udalak onartutako agiriarekin eta ondorioz Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin (azaroak 26 larunbata) bat egin nahi dugu, bertan parte hartzera dei eginez.

 1.-Gure egin nahi dugu urriak 14 astelehenean atxilotutako senitartekoen sentipena, babesik gabe eta euren seme alaben etorkizunagatik arduratuta. Gertakizunen sobredimentsioak eta jaso ditzaketen zigorren desproportzioak terrorismo ekintza balitz bezala Audientzia Nazionalean epaituz, egoera hori jasan ezina egiten du.

 2.-Horregatik Nafarroako instituzio guztiei, gertakizun horiek Nafarroako 3. instrukzio epaitegietan tramitatu daitezen eskatzen dugu. Han hasi baitziren tramite guztiak, han baitaude Polizia Foraleren informeak, epaitegi hau izan baitzen bere garaian kasua bere gain hartu zuena eta gai honetan konpetentea delako.

 3.-Gure desadostasuna agertu nahi dugu gertakizun hauen izaera penalagatik, terrorismo izaera eman izana. Gure desadostasuna adierazi nahi dugu ere, atxiloketengatik eta aurreikusi behar ez ziren neurriengatik.

 4.-Gure herrian bakearen eta elkarbizitzaren aldeko hautua egiten dugu, elkarrizketa indartuz eta arduraz jokatuz guztion artean aurrera egingo dugu.

 5.-Altsasu herriaz eman den irudia erabat errefusatzen dugu (ez baitu zerikusirik errealitatearekin), baita medio ezberdinetan agertu diren gazte eta adin txikien informazio pribatua.

 6.-Altsasuko Udalak, senitartekoek eta herritarrek datorren urriaren 26ean deitutako manifestazioan parte hartzera deitzen dugu.

Elkartasun keinu moduan, atera argazkiak #Altsasu lemarekin eta #Altsasu hastagh-a erabiliz sare sozialetara igo. Era berean altsasuelkartasuna@gmail.com korreora ere bidali ahalko dira argazkiak.

al

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.