GVB Activa B.V. enpresa publikoak, Amsterdamen garraio-lanez arduratzen denak, CAF hautatu du tranbia berriak hornitzeko. Kontratuak 63 unitate biltzen ditu, eta beste 60 tranbia zabaltzeko aukera ere jasotzen du.
CAFek Amsterdamerako proposatutako tranbiak Urbos plataformakoak dira. Solairu baxuko ibilgailua da, bi norabidekoa, eta diseinu modernoa azken belaunaldiko ekipamenduekin konbinatzen du. Tranbia berri horiek irisgarritasunik handiena eskaintzen dute, erosotasunari, errendimenduari eta eragiteko eta erraztasunari kalterik eragin gabe. Horrek guztiak agerian uzten du (beste batzuetan bezalaxe) CAFek bezero bakoitzaren behar espezifikoei erantzuteko gaitasuna duela.
Horrekin lotuta, gogorarazi beharrekoa da 1994. urtean, GVB Activa B.V. enpresak CAFi esleitu ziola 37 unitate hornitzeko proiektua. Ordutik daude abian eta Amsterdam hiriko metro-sarean eskaintzen dute zerbitzua.
Herbehereetako hiribururako proiektuak agerian utzi du CAFek Europako merkatuan duen posizioa nabarmen sendotu dela; izan ere, aurten, oraingoz, kontratu handiak esleitu dizkiote Erresuma Batuan, Italian eta Belgikan.
Bestalde, nabarmendu beharrekoak dira enpresak azken urteotan Europan garatu dituen tranbien hornikuntzako proiektu ugariak. Horiek hiri hauetara bideratu dira besteak beste: Budapest, Friburgo, Tallinn, Birmingham, Nantes, Besançon, Stockholm, Belgrad, Edinburgh, Antalya, Cagliari, Luxemburg, Utrecht eta Saint-Etienne.
Proiektu berri horrekin, 2016ko ekitaldian esleitutako kontratu berrien zenbateko orokorra 2.500 milioi euro baino gehiagokoa izango da. Ondorioz, eta horrek Konpainiarentzat 6.500 milioi euro inguruko eskarien zorroa izatea ekarriko liguke, oraindik sinatzeke dauden azken kontratuak barne, eta horrek datorren urteetarako CAFen hazkunde estrategia irmoa indartzen du.
Iturria:
CAF. Prentsarako oharra