Azken hilabeteotan Euskal Herriko industriako enpresetan ematen ari diren itxiera edo kaleratze masiboen berri izaten ari garen honetan, egoera hau, hamarkadetan industria politikarik izan ez delako eta gobernuek botere ekonomikoaren esanetara daudelako gertatzen ari dela nabarmendu beharra dago. Oligarkia enpresarialaren lehentasuna, propaganda da eta erreforma laboralaren moduko legeak ezartzen dituzte, gero enpresei halako erabakiak hartzeko aukera eman ahal izateko.
Sektore estrategikoen aldeko apusturik ez egitearen ondorioz, milaka familiaren etorkizuna zalantzan dago. Industriarik gabeko herri batek ez dauka etorkizunik. Lantegi bat ixten denean kaltetu bakarrak ez dira bere plantilako langileak; halako erabaki batek azpikontratetako jendeari, garraiolariei eta fabrika dagoen herriari edo hiriari ere eragiten die.
LABek, ELA, CCOO eta UGT sindikatuekin batera deituta, apirilaren 23an, eguerdiko 12.00etan, manifestazioa egingo dugu Bilbon, ‘Gure industriaren defentsan. Industria politika erreal baten alde’ lelopean.