Mugi daitezen harriak !!! U9 Bilbo/Baionara !!!

u9

LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Iruñean, Durangon, Bergaran…, Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu.

Euskal presoen eskubideen aitortza euskal jendartearen gehiengoaren nahia da; presoen afera konpontzea ezinbesteko urratsa da Euskal Herrian bake eta konponbide prozesuan aurrera egiteko. Eta egoera honekin amaitzeko, euskal presoak etxera ekar ditzagun, mobilizazioa ezinbestekoa dugu. Mobilizazioa da elkartasunetik konpromisoetara pasatzeko modurik eraginkorrena.

LABeko kideak urtarrilaren 9an Bilbon izango gara, eta euskal langilei bertan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Mugi daitezen harriak, Euskal Presoak Euskal Herrira. Urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17:00etan, Bilbo eta Baionan.

Ahaleginak egin behar dira harriak mugitzeko. Euskal Presoak Euskal Herrira, irrika bihotzean dugula.

etxera

http://sare.eus/espetxe-politika-agenda-politikoan-egon-behar-da/

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.