Maxwell Technologies, karga biltegiratze eta korronte hornikuntzetan oinarritutako ultrakondentsadoreen fabrikante eta hornitzaileak, CAF Power & Automation hornituko du katenariarik gabeko tranbien ACR sistemetarako.
Karga biltegiratze sistema hauek, egun Taiwanen eraikitzen ari diren katenariarik gabeko lehenengo lineako tranbietan eta Estoniako hiriburuan Tallinen erabiliko dira.
CAFeko ACR sistema hauetan txertatutako Maxwell ultrakondentsadoreek, %30 inguruko aurrezte energetikoa eragiten dute eta garraioak sortutako karbono isurtzeak murrizten dituzte.
Iturria: www.vialibre.org