Euskaraz bizi nahi badugu, lan mundua irabazi beharra dugu

CAF txapa. AZKENA«Euskaraz bizitzea baldin badugu azken helburua, ezinbestean lantokiei erreparatu behar diegu. Izan ere, esna egiten ditugun orduen erdiak lanean egiten ditugu. Euskaraz bizi nahi badugu lan mundua irabazi beharra dugu euskararentzat. Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak. Horixe dugu, gaur-gaurkoz, euskararen berreskurapenean askok ikusten ez duten eta begi bistan dagoen elefantea. Horixe da, gaur-gaurkoz, euskarak duen arazo nagusia.»Patxi Saez Beloki (soziolinguista)

CAF ek BADAUZKA EUSKARA PLANA ETA EUSKARA BATZORDEA

2006an osatu ziren CAFen plan hori zein euskara batzordea. Ordutik barneko harremanetan eta kanpokoetan euskara zabaltzeko lan egiten ari dira. Joxe Begiristain da arduraduna eta hona hemen, ETB1eko “Tribuaren Berbak” saiorako Kike Amunarrizek aurtengo maiatzean egin zion elkarrizketa.

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/tribuaren-berbak/bideoak/osoa/3151170/bideoa-euskara-plana-beasaingo-caf-tren-enpresan/

Eta hona hemen, LAB sindikatuak Euskal Herri mailan abenduaren 3a dela eta argitaratu duena.

http://www.lab.eus/eu/arloak/euskara/386-abenduak-3/4800-abenduak-3-lan-mundua-euskalduntzeko-langileen-parte-hartzea-ezinbestekoa-da-

euskABENDUAK 3. Euskararen nazioarteko eguna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.