Indarkeria sexista, indarkeria fisiko edo psikologikotik haratago doa, indarkeri sexistak milaka aurpegi ditu. Horregatik, atzo, azaroaren 25an, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna zela eta, emakumeek lan munduan pairatzen duten prekarietatea azalaratzeko asmoz, Gasteizko Boulevard merkataritza-gunean mobilizatu zen LAB. Aldi berean, bertan sektore honetako langileek bizi duten prekarietate egoera ere salatu genuen.