CAFeko eta EULENeko LANGILEEI

Idatzi honen bitartez, azken hilabete hauetan gertatu denaren berri eman nahi dizuegu:

LAB-CAFek irailean argitaratu zuen INFOan adierazi zuen bezala, garbiketako langileak berriz ere enpresa bakarraren pean bildu dira: EULEN. Gogoratuko duzue, orain dela 3 urte baina gehiago, CAFek garbiketa zerbitzua bi enpresen artean banatzea erabaki zuela. Helburua garbia zen, langileak banatu eta 1NE enpresarekin zeukaten Enpresa Batzordea desagerraraztea.

Orain, egoera lehengora itzuli dela ikusirik, hau da, langileak berriz ere enpresa bakarrean daudelarik, LABetik Enpresa Batzordea berreskuratzea proposatu genuen. Horrela, langileak ordezkatuak egotea lortuko genuke eta Enpresa Pakto berritua negoziatzen hasteko baldintza garbiak emango lirateke.

Baina erabaki hau ez zaio ez CAFi, ez EULENi gustatu. Hauteskundeak deitu eta berehala, EULENek inpugnazioa sartu zuen. EULENen argudia zera zen, 2014ko abenduan Gipuzkoako EULENeko langileek Komite bat hautatu zutela eta ondorioz, langileak iada ordezkaritza badaukatela. Guk badakigu ordea, hori ez dela benetako arrazoia. EULENek ez du CAFen Enpresa Batzorderik nahi, ez duelako langileak antolatuak egoterik nahi.

Zoritxarrez, arbitrajeak EULENi arrazoi eman dio. Izan ere, egia baita CAFen lan egiten duten EULENeko langile batzuk lehengo urtean bozkatu ahal izan zutela. Baina kontutan hartu behar da UTE GARBIKETAko langileek, ezin izan dutela EULEN Gipuzkoako ordezkaritza hautatu. Beraz, gure ustez, CAFeko garbiketako langileek ez daukate dagokien ordezkaritza eta orain, beste 3 urtez itxaron beharko dute EULEN Gipuzkoako iraunaldia amaitu eta CAFen hauteskundeak egin ahal izateko.

LABetik ozen aldarrikatu nahi dugu ez ditugula CAF eta EULENen trikimailuak onartuko eta prekarietatearen, langileen sakabanaketaren eta azpikontratazioaren aurka borrokan jarraituko dugula. Gure eskubideen defentsan antolatzen eta borrokatzen jarraituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.