TALDEKO DATU BATERATUAK
2015eko irailaren 30ean, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 935,4 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko irailekoa baino 121,6 milioi euro gutxiagokoa (% 11,5). Jaitsiera hori Brasilgo errealak, euroarekin alderatuta, izan duen debaluazioak eta industria-jarduera txikiagoa izateak eragin dute.
Era berean, nabarmendu beharrekoa da esportazioei dagokien negozio-zifraren ehunekoa % 81,5ekoa izan dela.
2015eko irailaren 30ean, EBITDA marjina 137,9 milioi eurokoa izan da; aldiz, 2014ko aldi berekoa 124,9koa izan zen; hau da, aurtengoa % 10,4 handiagoa izan da.
2015eko irailaren 30ean, Sozietateen Zerga aurretik Ekitaldiko Irabazia 51,4 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 19,2 handiagoa. Zifra horrek aurreko urteko bederatzi hilabeteko aldiak baino 18,8 milioi euro gehiagoko gastua biltzen du, gertatutako kanbio-aldeak direla-eta, batez ere, euroarekiko Brasilgo errealak debaluazioa izan duelako.
2015eko irailaren 30ean, ekitaldiko irabazi garbia, Sozietateen gaineko Zergarenondoren, 36,8 milioi eurokoa izan da; beste nolabait esanda, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 26,7 txikiagoa.
Sozietate nagusiari egotzitako irabazia 35,8 milioi eurokoa izan da 2015eko irailaren 30ean; hau da, 2014. urteko aldi bereko irabazia baino % 25,4 txikiagoa.
Gaur egun, CAF proiektu ugari garatzen ari da eta, horien artean, hauek nabarmen ditzakegu: aldirietako unitateen hornikuntza Trieste eta Barirako (Italia), Sao Paulorako (Brasil) eta Euskotrenerako; trenak Estatu Batuetako Amtrak enpresarako, Herbeheretarako, Italiarako, Mexikorako, Norvegiarako eta Saudi Arabiarako; bidaiarien kotxeak Eskoziarako; tranbiak Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Friburgo, Tallin, Budapest, Saint Etienne, Utrecht eta Luxenburgo hirietarako; eta metro-unitateak Bukarest, Medellín, Txileko Santiago, Istanbul eta Helsinkirako.