2015EKO EKITALDIKO LEHEN SEIHILEKOKO

Eskarien Zorroa, 2015eko ekainaren 30ean, 5.396 milioi eurokoa da. Zifra horrek CAFeko historian beste errekor bat ezarri du; izan ere, aurreko ekitaldiko 1. seihilekoaren amaierako Eskarien Zorroa baino %11 handiagoa da. Zenbateko horretatik, gutxi gorabehera % 80 nazioarteko merkatuari dagokiona da.

 

TALDEKO DATU BATERATUAK 

 

2015eko ekainaren 30ean, Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 660 milioi eurokoa da; hau da, 2014ko ekainean baino 77 milioi euro gutxiagokoa (% 10,4). Jaitsiera hori kontratu ugarien lan-kargen banaketa desberdinak eragin duen jarduera industrial txikiagoak sortu du.

 

2015eko ekainaren 30ean, EBITDA MARJINA 95,3 milioi eurokoa izan da. Aurreko urteko aldi berean, aldiz, zenbateko hori 91,4 milioi eurokoa izan zen (hau da, % 4 handiagoa da). Ehunekoari dagokionez, Ebitda marjina % 12,4tik % 14,4ra igo da.

 

Sozietateen gaineko Zergaren aurreko ekitaldiko irabazia 44,3 milioi eurokoa izan da 2015eko ekainaren 30ean (2014an 55,7 milioi eurokoa izan zen).

 

Dena den, 2015eko zenbatekoak gutxi gorabehera 9 milioi euroko gastu handiagoa biltzen du aurreko urteko lehen seihilekoarekin alderatuta. Truke-aldeek eragin dute hori eta, batez ere, Brasilgo errealak euroarekin alderatuta izan duen debaluazioak. 2014. urtekoak, aldiz, 4,4 milioi euroko irabazia biltzen zuen Sevillako metroaren sozietate emakidadunaren partaidetzaren salmenta zela eta.

 

Sozietateen gaineko Zergaren ondorengo ekitaldiko irabazi garbia, 2015eko ekainaren 30ean, 32,7 milioi eurokoa izan da; hau da, 2014. urteko lehen seihilekoko irabazia baino % 26 txikiagoa. Jaitsiera hori, neurri batean, batez besteko zerga-tasa % 25 baino gehiago handitu izanak eragin du.

 

Gaur egun, CAF egiten ari den proiektuen artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: aldirietako unitateen horniketa Sao Paulo eta Belo Horizonterako (Brasil), Triesterako (Italia), Estatu Batuetako Amtrak enpresarako trenak, baita Holandarako, Italiarako, Mexikorako eta Saudi Arabiarako ere, Malaga, Granada, Stockholm, Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Birmingham, Friburgo, Tallín, Budapest eta Taiwaneko Kaoshiung hirietarako tranbiak, eta Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Txileko Santiago, Istanbul eta Helsinki hirietarako metro-unitateak.

 

Proiektu horiei, gainera, enpresak ekitaldi honetako lehen sei hilabeteetan sinatu dituen kontratuak gehitu behar zaizkie; honako hauek, adibidez: tranbien hornikuntza Saint Etienne, Utrecht eta Luxemburg hirietarako; kotxeak Eskoziako Caledonian Sleeper-erako; Monforte del Cid – Murtzia AVE linea seinaleztatzeko kontratua; Norvegiarako kontratua abiadura handiko unitateak hornitzeko; eta Medellin hirirako 20 metro-unitate hornitzeko duela gutxi sinatu duten kontratua. Horien guztien bolumena kontratu irmoen bidez lortutako 750 milioi euro baino gehiagokoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.