CAFek Flytoget ASen kontratuaren esleipena lortu du gaur, Oslo hiria eta aireportua lotuko dituen Airport Express zerbitzu berriko unitateak ekoizteko. Kontratua Abiadura Handiko 8 OARIS unitate hornitzeko da, dagozkien ordezko piezak eta laguntza teknikoa barne. Hornikuntza-kontratu honen balioa CAFentzat € 120 milioi ingurukoa da.
Flytoget AS Oslon Airport Express trena kudeatzen duen enpresa publikoa da. Trena aireportuaren eta geltoki nagusiaren artean ibiltzen da, eta mendebaldean, Drammen herrira arte. Kalitate handiko zerbitzua da, puntualtasun eta fidagarritasun maila handia duena. Flytoget Norvegian izen on eta aitorpen handia duen enpresa da, bezeroen aldetik % 97ko asebetetze maila du.
Linda Bernander Silsethek, Flytoget-eko CEOk, kontratu honen iragarpenarekin eta CAFen moduko enpresa batekin lan egin ahal izatearekin gustura dagoela adierazi du. Norvegiako bezeroen eta Flytogeten eskakizun maila altua da, eta ziur naiz CAFek itxaropen guztiak beteko dituela. Hala adierazi du Bernander Silsethek.
Entregatuko diren OARIS trenak 4 bagoikoak dira eta puntako aurrerapen teknikoez hornituko dira, energia aurrezteko, inguru-giroa errespetatzeko, eta segurtasuna eta mugikortasun murriztuko pertsonen irisgarritasun baldintzak ziurtatzeko. Gainera, bidarientzako erosotasunerako azken berrikuntzak izango dituzte. Lehenengo trenak 2018an abian izango direla aurreikusi da.
Honakoa, 2015eko lehen hiruhilekoan CAFek lortutako beste proiektuei gehitu behar zaie. Lortutako proiektuek guztira € 350 milioi baino gehiagoko balioa dute, eta horien artean aipagarriak dira Eskoziako Caledonian Sleeper frankiziako bagoien horniketa, eta Monforte del Cid – Murtziako linearen seinalizazio kontratua.
OARIS – CAFen ABIADURA HANDIA
Norvegiako kontratu honen esleipenak, OARIS deritzon CAFen Abiadura Handiko plataformako unitateak hartzen ditu barne.
Urte hauetan CAFek ahalegin garrantzitsua egin du bere abiadura handiko teknologi propioa garatzeko, ikerketako inbertsio handiak eginez, OARIS deritzon 350 km/h-ko abiadura lor dezakeen modeloa garatuz. Tren hau punta-puntako teknologiaz hornituta dago dinamika, aerodinamika eta zarata arloetan, eta erosotasun eta funtzionalitate prestazio gorenak eskaintzen ditu.
Era berean, ezin da ahaztu CAFek urteotan lortu duen eskarmentua RENFEri entregatutako 250 km/h-ra arteko unitate sorta handiarekin, zabalera aldagarritasuneko teknologia barne zutela, eta 2005ean sinatutako 12 unitateko kontratua Turkiako Trenbideentzat, Abiadura Handiko teknologia esportatzen duen Espainiako lehenengo enpresa bihurtuz.