APIRILAK 28

LANEKO OSASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

– INGURUMEN OSASUNA –

Arlo honetan informazioa eman eta sentsibilizatzea lortzeko asmoz, CAFeko Prebentzio arloko ordezkariok hitzaldia antolatu dugu gizakiaren eta industriako jarduerak ingurumenean, eta ondorioz, gure eta gure ondorengoen osasunean duen eraginari buruz.

Hain maiz ahazten dugun egoera hori aurkezteko, bi azalpen egingo ditugu, hauetan oinarrituta:

-CAFek eta antzeko industriek (Arcelor-Mittal, Estanda, Bilore zena…) gure ingurunean duten eragina, eta sektore horretan langileok ditugun ingurumen arloko eskubide eta betebeharrak gogoratuko ditugu. Hitzaldi hori Iñaki Olanok, ISTAS institutuko ingurumen arloko teknikariak, emango du.

 

– Garraioaren eta partikulen igorpenen (nitrogeno eta sufre oxidoak, besteak beste) eta inguruan ditugun beste kutsatzaile batzuen eragina, Haurtzaroa eta Ingurumena, INMA, taldeak Goierriko bizigune-sektorean egindako azterketaren bidez.

Fetuetan nahiz haurrengan topatutako adierazleen emaitzak erakusteko Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Jesús Ibarluzea doktorea eta EHUko ikertzailea den Aitana Lertxundi izango ditugu gurekin.

FABRIKAKO BATZARRA

Eguna:
asteazkena, hilak 24

Ordua: 1
10:00 (txanda normala eta goizeko txanda)
14:00 (arratsaldeko txanda eta gaueko txandak)0:00 (txanda normala, goizeko eta gaueko txandak)atsaldeko txanda)
Tokia:
Biltegi zaharra (batzarrak egiten diren tokia)

Oharra: aulkiak egongo dira hizlariei entzun eta diapositibak ikusi ahal izateko.

Animatu!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.