CAFEK 2012KO EKITALDIAREN EMAITZAK JAKITERA EMAN DITU

2012ko abenduaren 31n, 4.941,4 milioi eurokoa zen CAFen eskaera-zorroa. Egungo zorroaren % 85 inguru nazioarteko merkatuari dagokio. 

TALDE BATERATUAREN DATUAK

2012ko abenduaren 31n, negozio-zifraren zenbateko garbia 1.721,2 milioi eurokoa zen, eta horren % 82,3 kanpoko merkatuei dagokie. Zenbateko hori 2011ko ekitaldiaren amaierakoa (1.725,1 milioi euro) baino pixka bat txikiagoa da. 

EBITDA marjina, 2012ko abenduko itxieran, 181,9 milioi euro izan zen; 2011ko ekitaldian baino % 21 inguru gutxiago (orduan 228,8 milioi eurokoa izan zen). 

Sozietateen gaineko zerga ordaindu aurreko irabazia, 2012ko abenduaren 31n, 127,8 milioi euro izan zen; alegia, 2011ko ekitaldian lortutakoa (143, 9 milioi euro) baino txikiagoa. 

Zergak ordaindu ondorengo emaitza, eragiketa jarraituetatik datorrena, 2011koa baino txikiagoa da, eta hori zor zaio, neurri handi batean, sozietateen gaineko zerga-tipoa handitu izanari, 2011n gutxi gorabehera % 10 izatetik 2012an % 22 izatera pasatu baitzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.