ENPRESA BATZORDEAREN OHARRA

LANUZTEEN ORDUTEGIAK EGOKITZEN

CAFen ditugun ordutegi ezberdinak kontuan harturik, hauetako zenbait egokitzea erabaki dugu, beti ere lanuzteen eta mobilizazioen arrakasta bilatu nahirik. Mobilizazioak ondoko hauek izango dira:

CAFeko inongo langilek ordu estra bat gehiago ez sartzea.

Azaroak 29, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:

  • GOIZEZ: 7.30etatik 11.30etara. DEIALDIA 4.DIBISIOKO BILKEGI  NAGUSIAN EGITEN DA.
  • ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.

Azaroak 30, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:

  • GOIZEZ: 9.30etatik 13.30etara.
  • ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.

Abenduak 3, 4 orduko lanuzteak horrela burutuko dira:

  • GOIZEZ: 7.30etatik 11.30etara.
  • ARRATSALDEZ ETA GAUEZ: azken 4 orduak.

 

LANALDI MURRIZKETAK

 

  • 4 ORDUKO LANUZTEAK: 6 ordu baino gutxiago lan egiten dutenak 2 orduko lanuzteak burutuko dituzte. Arratsaldez edo gauez daudenak azken 2 orduak.

 

LANALDI BEREZIAK

 

  • Lanuzte ordutegiak errespetatu egingo dira, naiz eta gero lanean jarraitu behar izango duten. Adibidez, 8:00etan, 9:00etan sartzen direnek ordu horretan lanuztea martxan egonik hartara gehituko dira eta egin gabe gelditzen zaiena lanaldiaren bukaeran egingo dute.

 

OHARRA: Ohar honetan agertzen ez den egoera batean bazaude, deitu lasai Enpresa Batzordera (1309) kasua argitzeko.

 

ENPRESA BATZORDE HONEK EZ DU ORDUEN DISFRUTEAREKIN EZTA ORDU ESTREKIN TRANPARIK ONARTUKO!!

 

OHARRA: Edozein langilek protesta egun batean jai egin behar badu, lanuzte orduak lanuzte bezala apuntatuko ditu eta bestelako orduak errekuperatuak bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.