Atzo, ostegunean, Zuzendaritzak Enpresa Batzordeari dei egin zion 2012 eta 2013ko amaierako lan-kargen egoeraren berri eta horrek izango dituen ondorioen inguruko informazioa emateko.
Eskaeren zorroa eta proiektuek denboran zehar duten banaketa aztertu ostean, IV. Dibisioan laneko kargak falta direlako hartu nahi dituzten neurri batzuk aurreratu dizkigute.
Horien artean, gure ustez garrantzitsuena hau izango da: 2013ko urtarriletik ekainera enpleguaren aldi baterako etendura-espedientea planteatu izana. Horrek IV. Dibisioko langileei eragingo die % 40-50eko proportzioan laneko kargak falta direlako; ondorioz, lehen seihilekoan eragina jasango duten langileak, batez beste, 300/340 inguru izango dira. Aplikazio zehatzari buruzko xehetasun gehiagorik ez dute eman.
Gainera, borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi digute (zuzeneko laneskuarena) 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat. Erretiro horiek 2013ko urtarrila eta otsaila artean egingo lirateke. Horien baldintzak ere ez dituzte behar bezala zehaztu.
2013rako laneko egutegia ere eman digute. Horren arabera, egutegi orokorra 1649 ordukoa izango da eta langileen eta enplegatuen kolektiborako 1592,5 orduko beste bat izango da. Azken egutegi horretan, lanaldi-murrizketa urteko lehen sei hilabeteetan pilatuta dago.
Badaude beste neurri batzuk ere, esaterako, azpikontratatuta dauden lanen internalizazioa, aparteko orduen zorroko orduak jai hartzea, prestakuntza-plana eta abar. Horiek ere martxan jartzea aurrez ikusi dute egoera arintze aldera.
Bilera informazioa emateko izan da, dokumentaziorik ez dute entregatu, baina behin eta berriz eskatu dugunez, gaur egunean zehar idatziz emango digute bileran aurreratutakoaren zerbait. Edonola ere, ez zaigu egokia iruditzen hain informazio garrantzitsua bileran bertan idatziz eman ez izana.
Bistakoa da komunikatu honek garrantzi handia duela eta datorren asteko egunen batean Enplegu Erregulazioko Espedienteak markatutako prozesua hasiko dela. Albisteak sortuko direla aurrez ikusten dugu, eta pixkanaka horien berri ematen joango gara; beraz, izango diren komunikatuei arretaz jarraitzeko dei egiten dizuegu.
Ahalik eta lasterren Batzordeak gai honen gaineko balorazioa egingo du.