Nahikoa da, gezur gehiagorik ez!

Atzo arte, azaroaren 14ko greba deialdiaren inguruan ez CCOO, ezta ESK-k ere, ez dute batzarra egiteko planteamendurik egin. Guztiz kontrakoa, batzarra ez egitea hoberena zela erabaki dute.

Jarrera hau erakutsi ondoren, ESK-k greba egunean lanuztea egitea proposatu zuen (lanuzte hau botaziorik egin gabe burutuko zen), eskaera honi LABek eta ELAak ezetz erantzun genion. Nola burutuko dugu lanuztea babesten ez dugun greba egun batean?

Ez LABek eta ez ELAk, ez diogu inongo momentuan batzar bat egiteari oztoporik jarri. BATZARRA EGITEA EZ DUTE ESKATU ERE EGIN.

 

Egia da, atzo osteguna, 12:38tan, ESK-k korreo hau bidali zigula:

“En vista de que un sector de gente descontenta y que quiere la celebración de una asamblea, teniendo la intención de recoger firmas. Desde ESK somos partidarios de la REALIZACIÓN DE UNA ASAMBLEA EL LUNES 12, QUE SE PONGA A VOTACIÓN LA HUELGA GENERAL.
Solicitamos reunirnos el comité MAÑANA VIERNES A LAS 7:15.”
ESK

Ez LABek ez eta ELAk ere, ez diogu oztoporik jarriko batzarra egiteari beste sindikaturen batek eskatzen badu (edo enpresa batzordean adostuta dagoen moduan, langileek, plantilaren %10aren sinadurak bilduko balituzte). Eta hau oso garbi gelditu da astelehenetik burutu ditugun bilera guztietan. Gure ustez ez baita koherentea egunero iritziz aldatzea. Aste honetan gertatutakoa lotsagarria iruditu zaigu.

CCOO-ek batzarra egitea eskatuko balu, batzarra egingo zen.
ESK-k batzarra egitea eskatzen badu, egingo da.
Sinadurak biltzen badira, batzarra egingo da.
ARGIA BEZAIN ERRAZA.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.