ERRE QUE ERRE!

 

Gure ustez ELAk ez du gure kartelaren filosofia ulertu eta gainera esango genuke izenburua soilik irakurri duela.

Denok dakigu zein egoeratan egon gaitezkeen datorren urtearen hasieran eta guk ez dugu eskuak gurutzaturik egon nahi. ELAk ordea badirudi ez duela konpromisorik hartu nahi, egoeraren irakurketa egin eta soluzioak bilatu partez, beste aldera begiratzen du eta gainera egoerari adarretatik eusten saiatzen denari egurra ematen dio.

Gainera ez gaude prest zuzendaritzak noiz neurriren bat hartuko (ea ez den horrela) gero, atzetik, gure erantzuteko kapazitatea legeak uzten duen hilabete bateko elkarrizketara mugatuz, Zaragoza eta Castejonen gertatu den bezala.

 

LABek  alternatibak plazaratu ditu kartel honetan, hilabete gutxira sufritu dezakegun lan karga faltaren aurrean, eta ez da gure helburua inondik inora ere langileak aztoratzea, guztiz alderantzizkoa baizik. Tailerrean zebiltzan zurrumurruen aurrean gure hausnarketa garbia plazaratu dugu.

Denok daukagun informazioaren arabera lan karga falta dago Beasainen 2013ko Urtarriletik aurrera. Apirilaren 26an zuzendaritzak ERE bat ezartzeko mehatxua aurreratu zuen, urte bukaerako (Komiteak kartel baten bidez informatu zuen mehatxu honetaz). Eta Komitearekin izandako bileretan (ELA bertan zegoelarik) 4. sailean urtarriletik aurrera lan kargen faltari buruzko informazioa berretsi du (Irailak 28ko azken idazkaritzako informazioa).

Gure kartelak, Zuzendaritzari argi esaten dio egoera honen aurrean ERE hitza aipatu aurretik alternatiba ugari daudela egoerari buelta emateko, eta gure ustez, denok eman behar genuke pauso hori eta ez arduratsu jokatzen duenaren aurka jo.

Ez dugu ulertzen ELAren haserrea. Ez ditugu konpartitzen ere bere kartelean egindako baieztapen batzuk, CAFen zein den gehiago eta zein ez izendatzeko orduan. Baina sindikatu guztiekin ados jarriz eta langile guztiekin batera, enpresako zuzendaritzak aldebakarreko erabaki baten aurrean, denok elkarrekin erantzuteko prest gaude, oinarri hau kontutan harturik:  

  Zatiketak ez bultzatuz, errealitateari aurre eginez eta alternatibak planteatuz. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.