ZORIONAK DENEI… ONGI ETORRI 35 ORDUEI!!

Lana eta aberastasuna banatuz …  lanpostuak defendatuz!!  Horrela hasi genuen urtea 2012rako LABetik atera genituen egutegi txikietako portadan. Paperean jarritako eslogan hutsa izatetik urrun, errealitate izatea lortu dugu. Gaur egungo lanpostuen defentsa sutsua egin dugu hitzarmen honekin eta aurrera begira  langabeziara eta prekarietatera  kondenatuta dauden gazteei CAFeko ateak zabaltzeko aukera jarri dugu mahai gainean. Nahiz eta sindikaturen bat kontrakoarekin gezurretan aritu eta azkenean bere gezurretan ito den.

Hitzarmen honetan beste edozer gauzaren gainetik jarri ditugun baloreak oso garrantzitsuak direla uste dugu. Aurrez, gu orain CAFen lanean egotea bideratu zuten langileen eredua hartu eta gure lanpostuak eta etor daitezkeenen aldeko apustua egin dugu.

Koiuntura honetan, izugarrizko krisi batean murgilduta gaudela, multinazional eta enpresa buruen bide anti-sozial eta makabroen aldean, alternatibak daudela erakutsi dugu, alternatiba sozialak! Zeinek pentsatzen du posible dela krisi honi buelta ematea EREak, kaleratzeak, soldata jaitsierak …  aplikatuz? Neurri hauek miseria besterik ez digute ekartzen guri eta gure ingurukoei!

 

Erantzukizunez, barne (CAFekoa) zein kanpoko egoeraren irakurketa egin dugu CAFeko langileok, eta krisiaren aitzakiaz inposatu nahi dizkiguten murrizketen aurrean alternatibak marrazten hasi gara.

Bestalde, ez dugu gustuko ingeniari eta mandoei 56,5 orduen jaitsiera  ez aplikatzea. Negoziazio batean beti gelditzen dira bidean gauzak, baina honek ez du esan nahi hau borrokatzen jarraituko ez dugunik, guztiz kontrakoa, lankide hauekin harremanetan jarri eta harreman berri batzuei hasiera ematea zen eta da gure helburua . Hala ere, gogoratu nahi genuke 35 orduen aldeko borroka ez dugula benefizio pertsonaleko eduki bat bezala ikusten, baizik eta arriskuan dagoen enpleguaren defentsa egiteko tresna bezala.

Garbi dugu kolektiboen arteko zatiketan sakontzea ez dela bidea, aldiz, enpleguaren sorreran eta aberastasunaren banaketa justu baterako bidean denon elkarlana beharrezkoa dela uste dugu, akatsak zuzentzen, elkarrekin bidea eginez.

 

 GORA EUSKAL LANGILERIA!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.