1.LURRALDE EREMUA
Enpresa Hitzarmenak Beasain, Irun eta Madrid zentroei eragingo die.
2.PERTSONA EREMUA
Beasain, Irun, Madrid eta orokorrean CAF taldeko edozein enpresako langile bere lanak gure instalazioetan iraunkor burutzen dituenari eragingo dio
3.DENBORA EREMUA
Empresa Hitzarmen hau 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31arte egongo da indarrean eta bere edukia akordio berri bat sinatu arte aplikatuko da.
4.LANALDIA
Lan ordutegiak ondorengoak izango dira : ordutegi normala, 2 errelebo eta 3 errelebo. Enpresak Gaur egun indarrean dauden ordutegiak aldatu nahi baditu, batzordearekin adostu beharko du.
Urteko lan ordu kopurua 1644 ordukoa izango da. Lanaldia/baldintza ekonomikoen inguruko hausnarketa eta proposamena eransten dugu.
Lanera etortzeko garraio publikoa erabiltzen duten langileek, sarrera ordutegi malgua izango dute. Sarrerako ordua 15 minutu edo 30 minutu atzeratzeko aukera izango dute.
Hiru txandako lanaldia borondatezkoa izango da 20 urte baino gutxiago edo 50 urte baino gehiagoko pertsonentzat, eta modu pilatuan laneko erregimen horretan 12 urteko aldia gainditzen dutenentzat.
5.OPORRAK
Opor garaian bajaren bat gertatuz gero, oporraldia eten egingo da bajak dirauen bitartean
Oporretako 2 aste norberak nahi dituenean hartzeko aukera edukiko du, beti ere epe jakin bat lehenago eskatuta. Oporretako gainontzeko egunak abuztuko 2 aste jarraian eta eguberrietan banatuko dira.
6.BALDINTZA EKONOMIKOAK
Igoera ekonomikoa EAEko KPI + % 3.3 koa izango da. Ematen den igoera %100ean lineala izango da. Lanaldia / Baldintza ekonomikoen inguruko hausnarketa eta proposamena eransten dugu.
Plus eta konplementuek soldaten igoera berdina izango dute.
Auxiliar mailako enplegatu eta kalkadoreen soldata 3. mailako ofizial baten soldatarekin berdinduko da.
Antzinatasun plusa ordaintzeko, GEPn adostutako akordioa aplikatuko da.
Trenen mantentze lanak, Beasain eta Irungo langileentzat
Lan honek dituen berezitasunagatik asteburu eta jai egunetan lan egin behar da. Ordainketa honela izango da:
Larunbatak eta zubiak: 90 € /eguneko + egun bat jai
Igandeak: 120 €/eguneko + egun bat jai
Beste jai egunak: 140 €/eguneko + egun bat jai
9.KILOMETRAJE ETA DIETAK
Kotxe partikularrean egiten den kilometro bakoitzeko 0.34€ abonatuko da.
Dietek soldaten igoera berdina izango dute.
Estatu espainiarrerako dietak:
Dietak %100 barne-hartuko ditu egonaldi osoko gastuak
Estatu espainiarrerako baldintzak:
Bidaia 6 ordu baino gehiagokoa bada, egun horretan ez dago lan egin beharrik.
Estatu espainiarretik kanporako dietak:
Disponibilitate-plusa: Egunero 10 euroko plusa aplikatuko zaie bidaia mota guztiei.
Enpresak langilearen eta bere familiaren bidaia guztiak ordaindu beharko ditu.
Estatu espainiarretik kanpora bidaiatzeko baldintzak:
Bidaia 6 ordutik gorakoa bada egun horretan ez dago lan egin beharrik.
Atzerrira egiten diren bidaietan, lekuan-lekuko hizkuntzak ikasteko ikastaroak enpresak ordainduko ditu.
Bikote bat ezkonduta ez dagonean eta langilearen bikotekideari bisatua eskatzen dieten herrialdeetan berauk sortzen dituen gastuak enpresak bere gain hartuko ditu.
Interneteko aukera bermatua egongo da hotelean.
Hoteletik enpresa-arteko bidaia ordu erdia baino gehiagoz luzatzen bada, bidean pasatzen den denbora lan eginda bezala kontsideratuko da
Bidaiak
Bidaietarako eskala.
4 eta 8 hilabete artean: bidai 1 ( joan-etorrikoaz gain)
Kanpoan dagoen langileari, senitartekoren bat hil delako, heriotza baimena tokatzen bazaio, bidai hau enpresak ordainduko du. Bidai hau apartekoa izango da.
11.BAIMENAK
Baimen ordainduak 80 p.o. ordainduko dira.
1) Haurren jaiotzengatik: ordaindutako 5 lan egun, enpresako egutegiaren arabera, eta beste 3 egun ordainduz luzatzeko aukera, baldin eta zesarea bidez erditu bada.
2) Gaixotasun larria edo ospitaleratzea: Gaixotasun larri bezala kontsideratuko da mediku agindu bidez ospitaleratzea behar denean eta baita ere ospitaletako urgentzietan obserbazio egoeran ematen den denbora.
- Ezkonkide, seme-alaba edo langilearekin bizi diren gurasoek: ordaindutako 5 lan egun, enpresako egutegiaren arabera eta ordaindu gabe beste 3 egunez luzatzeko aukera.
Gertaera eragilea mantentzen den bitartean (gaixotasun larria edo ospitaleratzea), langileak lizentzia hartzeko datak aukeratu ahal izango ditu.
Gaixotasun larriak iraungo balu:
Ordaindutako 3 egun naturaleko lizentzia baten eskubidea izango dute,
bizikidearen edo seme-alaben kasuan, eta 2 egun naturalekoa, guraso edo
anai- arreben kasuan, lehen lizentzia amaitu denetik ondoz ondoko hogei
egun pasatuta; kasu horretan ez da aplikatuko lekualdaketagatiko luzapena.
3)Garai aurreko seme-alabaren jaiotzagatik edo erditze ondoren ospitaleratu dituztenengatik: aitak eta amak egunean lanetik kanpo bi ordu egoteko eskubidea izango du egoera horrek irauten duen bitartean.
4)Amniocentesis – Biopsia Corial – Cardiocentesis probak: Emakumeak froga hau egin ondoren, 2 eguneko baimena hartzeko aukera izango du. kasu hauetan laguntzaileari dagokion eguna proba egiten dioten egunean bertan edo hurrengo egunean hartzeko aukera izango du.
5)Espetxe zigorra betetzen ari direnak bisitatzeko lizentzia. Ezinbestean lanegunetan egin beharreko bisitak egiteko izango da.
6)“Urte sabatikoa” gozatzeko aukera: Proposamen honi buruzko dokumentazioa atxikitzen dugu.
7) Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileari 12 hilabete arteko eszedentzia emango dio enpresak, eta bere lanpostua gorde edo antzekoan birsartuko du automatikoki.
CAFeko hitzarmeneko lizentziei buruzko 8. puntuari hau gehitu: (mediku orduak)
Langilea gaueko txandan lanean dagoenean eta hurrengo egunean gizarte segurantzako mediku kontsulta duenean, kontsulta ordua baino 8 ordu lehenago ateratzeko baimena izango du
12.AMATASUNA AITATASUNA ETA FAMILIAKOEN ZAINTZA.
Seme-alabak zaintzeko lanaldi murrizketa, hauek 12 urte izan arte posible izango da.
13.AUKERA BERDINTASUNA ETA LANA ETA FAMILIA BIZITZA BATERAGARRI EGITEA.
Beasaingo BATZORDEAREN proposamenak.(ordutegia,turnoak)
14.ALDI BATERAKO EZGAITASUNA
Bai gaixotasun arrunta zein gaixotasun profesionala %100ean ordainduko da lehendabiziko egunetik aurrera.
IT kasuetan ordu erregularizazioa mantendu.
18.ORDU EXTRAK
Textutik kendu: “Las horas de presencia no computaran a efectos de la duración máxima de jornada ordinaria de trabajo, ni para el límite máximo de horas extraordinarias.”
Textu berria sartu: Jornadatik gora sartzen diren ordu guziak, ordu estra bezala kontutan hartuko dira.
19.HEZIKETA IGOERAK
Enpresak proposatutako ikastaroak %100ean enpresan kontura izango dira.
Enpresak, ikastaro guziak Euskaraz jaso ahal izateko aukera bermatuko du.
Kategoria igoera, promozio sistema berria kontutan hartuta emango da.
30.AZPIKONTRATATUTAKO LANAK ETA ZERBITZU ENPRESAK
Azpikontratak eta zerbitzu enpresak ez dituzte produkzio lanak burutuko enpresako instalazioetan.
Ez dira azpikontratatuko Enpresa hitzarmen honek irauten duen bitartean bertan egiten diren lanak:
Lan hauek bakarrik azpikontratatu ahal izango dira:
- Jangela zerbitzua
- Tailer zein bulego garbiketa
- Jardineria
- Bijilantzia
- Eraikin obrak eta konponketak
- Instalazio makinaria edo garabien mantenimendua CAFeko mantenimendu zerbitzuak burutu ezin duenean.
Azpikontratetako langileak eta zerbitzu enpresak
- Ezingo da ETTko pertsonalik egon.
- Enpresan etengabe aritzen diren zerbitzu enpresetako langileek (garbiketa, bijilantzia, jardineria,..) ezingo dute plantillaren ebentualidadea %15ean gainditu (CAFen aritzen direnak)
- CAFek enpresa (permanente) hauei egindako kontratuetan subrogazio klausula bat jasoko da.
- CAF-en permanenteki lan egiten duten enpresetan, lanaldi osoa lan egiten duten langileek gutxienez 1200 Euroko soldata garbia izango dute.
Puntu hau, azpikontratazioaren inguruan Beasainen sortu den lan taldean lantzen diren proposamenekin osatuko da.
33.LAN OSASUNA ETA INGURUGIROA
Osasunaren zaintza
Enpresak klinikako plantilla handituko du Mediku Fisioterapeuta bat kontratatuz lanak eragindako lesio muskulu eskeletikoei erantzuteko.
Mediku azterketan norberaren lanpostuaren inguruko azterketa egingo da eta berauk sor litzazken lesioak aztertu.
34.EUSKARA
Hizkuntza Politika Orokorra:
a) HPOan markatutako ildoen aplikazio planak finkatu eta garatuko dira urte bakoitzerako , eta Beasain eta Irungo lantegi guzietan izango dute eragina.
b) Zuzendaritzak gutxienez Euskara Batzordeko bi bileretan hartuko dute parte (urte hasieran eta bukaeran)
c) Euskara Planerako bideratzen den diruaz gain, 60.000euroko diru kopurua onartuko da Euskara Batzordean gestionatzeko (Euskara eguna, ohar taulak, klinikarako aldizkari harpidetza, Berria harpidetza kanpaina,….)
d) Euskara Batzordean parte hartzen duten gune bakoitzeko koordinatzaileak behar dituen orduak izango ditu Euskaran gaiari dedikatzeko (Euskara Batzorde bilera prestatu, bere gunean euskararen gaiari jarraipena egin,….)
35.MAILEGUAK, ANTIZIPOAK, LAGUNTZAK
ETXEBIZITZA
Enpresak 1.000.000 euro izango ditu maileguetan banatzeko. Diru hau, 2009ko abenduak 31n markatutako baldintza minimo batzuk betetzen dituzten eskaera guzien artean banatuko da kopuru berdinetan. Mailegu bakoitzaren muga 40.000 Eurokoa izango da.
ANTIZIPO ETA BESTE PRESTAMO BATZUK
- Aurretiaz eskatuz gero enpresak ahalik eta lasterren edozein langileri 1500€ aurreratuko dizkio. Aurrerapen hau hurrengo nominan itzuli ahalko da edo bestela hurrengo bi paga extretan.
- Enpresak 18.000 Euroko mailegu bat emango dio familia ugari bateko gurasoa den langileari. Mailegu hau egoera bereizi honek ekartzen dituen gastuei aurre egiteko erabiliko da (etxean obrak egitea, kotxe handiago bat erostea…) Mailegu hau eskuratzeko behar bezala justifikatu beharko da.
- Enpresak 12.000 euroko prestamo bat emango die justifikatutako behar larrietara bideratzeko direnean. Behar larriak ondorengoak izango lirateke:
- Ezkonkide edo seme/alaben heriotza
- Dibortzio, banaketa edo matrimonioaren ezgaitzean
- Seme/alaben jaiotza edo adopzioak eta ernalketa lagunduak.
- Genero biolentziak langileari eragindako gastuak, legeak onartutako neurrien barruan sartzen badira.
- Erortzekotan dauden etxebizitzetan berritze lanak egiteko.
- Langilearekin bizi den pertsona baten ezgaitasun fisiko baten ondorioz etxea egokitzeko.
Kasu hauetan behar hauen larritasuna adierazten duten datuak aurkeztu beharko dira. Kasu hauetatik parte beste larritasun batzuetarako beharrak ikusten badira eta datuak aurkezten badira zerrenda honetan sartu ahalko dira.
- Langilea ezingo da behartu eskuratutako diru kopuruaren %10a baino gehiago amortizatzera.
- Antizipo eta prestamo hauek itzultzea interesik gabe egingo da.
- Ez dago inkonpatibilitaterik 1go puntuko antizipo eta 2.eta 3.puntuetako prestamoekin.
37.JANGELA
Bertako produktuen eta produktu ekologikoen presentzia indartzeko lan talde bat sortuko da.