Zuzendaritzak mugikortasun planaren aurrean duen jarrera salatzea izan da ekintzaren helburua.
Zuzendaritzak mugikortasun plana blokeatuta dauka. Bitartean langileontzat garraio kolektiboa erabiltzeko trabak, parking-etan zailtasunak, ordutegietan malgutasun eza, …
Zuzendaritzak garraiobide jasangarri eta erosoen aldeko hautua egiten ez badu, LABek ez du Mugikortasun Batzordean parte hartuko. Emaitzarik ematen ez duen antzerki baten parte ez gara izango.