Azken asteotako mobilizazio dinamikekin jarraituz, gaurkoan ekintza berri bat burutu dugu. CAFeko langileak bi giza zutabe osatu ditugu: lehenengoa altzairutegi ondotik abiatuta, Senpere auzotik barrena Beasaina abiatu da CAFeko sarrera nagusitik berriz ere enpresan barneratuz. Bigarrena aldiz, Sarrera Nagusitik Ezkiaga Etorbidean barrena abiatu da eta Ordizian barrena oinezko zubia gurutzatuz berriz ere 3. saileko instalakuntzak inguratuz enpresan barneratu da. Beraz, esan dezakegu enpresaren instalakuntzak inguratu ditugula.
Mobilizazioaren amaieran langileei berri eman zaie, Enpresa negoziaketa mahaian esertzera behartu dugula langileok aurrera eramandako borrokari esker eta orain langileok egindako eskaerei emango dien erantzunaren zain gelditzen garela.
Beste behin ere argi geratu da langile borrokak bere fruituak ematen dituela.