Etorkizun industriala Euskal Herrian errotzeko beharra
CAF taldearen handitze estrategiaren aurrean, erronka sindikalez beteriko etorkizuna dugu: Errotze industriala, deslokalizazioari aurre egitea, CAF taldeko langile guztion lan baldintzen duintzea, inbertsio industriala Euskal Herrian bermatzea, politika industrialean eragitea, ….
Egoera honetan ezinbestean CAFeko langileon eragin guneak biderkatu behar ditugu. Administrazio kontseilutik, Enpresa Batzorde europarrera, euskal langileok hitza eta eragiteko gaitasuna izan dezakegun guneetan parte hartu behar dugu.
52 milioi €
Taldeko filialetatik CAFek jasotako dibidenduen zenbatekoa.
Bestalde, 386,3 milioi € dira CAFek bere filialei saldutako material edo zerbitzuen zenbatekoa.
19 milioi €
“Explotazio emaitza”, hau da, CAF SAren berezko aktibitate zuzenak emandako emaitza (Beasain, Irun, Madril eta Zaragoza).
2.680.000€
Administrazio kontseiluko 11 kideek jaso duten dirua.
Enpresako “Goi zuzendaritzako” 7 kideren artean beste 2.392.000€ jaso dituzte 2023 urtean.
29,5 milioi €
Aurten CAFek banatuko dituen dibidendoen zenbatekoa (1,11€ akzioko). Cartera Social-aren bitartez, soilik diru honen %24a egongo da langileon esku. Gainerako guztia bestelako akziodunen artean banatuko dute.
Azken 4 urteetan CAFek 92.626.142€ banatu ditu inbertsoreen artean.
1.861 milioi €
CAFek salmentengatik izan duen diru sarrera. Honetatik %18,4 soldatak ordaintzeko bideratzen da. %61,01 materialak erosteko erabiltzen da.
Emaitzen inguruko hausnarketa
CAF SA, talde industrial handi baten partaide da eta beraz zuzendaritzak hartzen dituen erabakiak talde osoari begira hartzen ditu, ez soilik Beasain edo Iruneri begira, ez eta Euskal Herriko bestelako lantokiei begira ere.
Talde handi baten parte izatean, taldeko gainontzeko enpresen etekinak dibidendu bidez ere banatzen dira. Hau horrela CAFeko kontuetan “emaitza finantzieroa”k pixu handia hartzen du, hau da, beste filialetatik datozen diru sarrera zuzenak alegia. Filialetako, sarrerak eta gastuak kontutan hartuta, 52 miloi euro jaso ditu enpresak etekinetan.
Honez gain, CAF SAk CAF taldeko bestelako enpresei 386,3 miloi euro fakturatu die, hau da CAFek bere taldeko enpresei saldutako material edo zerbitzuen zenbatekoa.
Nahiz eta filial desberdinek geroz eta pisu handiago izan taldearen emaitzetan, CAF SA bere kabuz errentagarria dela ondorioztatu dezakegu ere. Horrela, “explotazioaren emaitza” 2023an 19 miloi eurokoa izan da. Datu honek, CAF SAren berezko aktibitateak zuzenean emandako emaitzak jasotzen ditu.
Kontutan hartzeko beste zenbait datu ere bada. Diru sarreren %61a aprobisionamendu gastuetarako da, hau da, materialak erosteko. %18,4a berriz, soldatak ordaintzeko erabiltzen da.
Dibidenduen banaketari dagokionez, aurten CAFek ia 29,5 miloi € banatuko ditu (1,11€ akzioko). Kontutan hartzekoa da, Cartera Social-aren bitartez, soilik diru honen %24a egongo dela langileon esku. Gainerako guztia bestelako akziodunen artean banatuko dute. Azken 4 urteetan CAFek 92.626.142€ banatu ditu inbertsoreen artean.
Zuzendaritzaren diru ordainei dagokionez, “Goi zuzendaritza” deritzon zazpi pertsonen artean 2.392.000€ irabazi dituzte. Horrez gain, administrazio kontseiluko 11 kideen artean beste 2.680.000€ banatu dituzte 2023 urtean.
CAF taldearen handitze estrategiaren aurrean, erronka sindikalez beteriko etorkizuna dugu: Errotze industriala, deslokalizazioari aurre egitea, CAF taldeko langile guztion lan baldintzen duintzea, inbertsioa industrialak Euskal Herrian bermatzea, ….
Egoera honetan ezinbestean CAFeko langileon eragin guneak biderkatu behar ditugu. Administrazio kontseilutik, Enpresa Batzorde europarrera, euskal langileok hitza eta eragiteko gaitasuna izan dezakegun guneetan parte hartu behar dugu.