2015EKO EKITALDIKO LEHEN HIRUHILEKOKO EMAITZAK

2015eko martxoaren 31n, Eskarien zorroa 5.370,2 milioi eurokoa da. CAFen historian beste zifra errekor bat izan da hori, aurreko ekitaldiko lehen hiruhilekoaren itxieran lortutako eskarien zorroa baino % 14,22 handiagoa baita. Zifra horretan ez daude sartuta orain gutxi Norvegian Flytogeterako abiadura handiko 8 Oaris unitate hornitzeko sinatutako kontratua, 118 milioi euroko zenbatekoa duena.

 

TALDEKO DATU BATERATUAK

Negozio Zifraren Zenbateko Garbia 2015eko martxoaren 31n 306.619 mila eurokoa da, hau da, 2014ko martxoan baino 69.169 (% 18,4) mila euro gutxiagokoa. Jaitsiera hori egutegia dela eta industria-jarduera jaitsi izanak eragin du. Era berean, esportazioei dagokien negozio-zifraren ehunekoa % 84,4koa izan da.

 

2015eko martxoaren 31n, EBITDA marjina 44.521 mila eurokoa izan da; 2014ko aldi berean, ordea, 41.943 mila eurokoa izan zen. Hau da, % 6,2 handiagoa izan da aurten.

 

2015eko martxoaren 31n, Sozietateen Zerga aurretik Ekitaldiaren Irabazia 20.096 mila eurokoa izan da, hau da, 2014ko aldi bereko irabazia baino % 21,7 handiagoa. Zifra horrek aurreko urteko hiruhilekoarekiko 6.374 mila euroko gastu handiagoa biltzen du, gertatutako kanbio-aldeak direla-eta, batez ere, euroarekiko Brasilgo errealak debaluazioa izan duelako. Era berean, aurreko aldiaren zifran Sevillako metroaren sozietate emakidadunaren partaidetza saldu izanagatik 4.367 mila euroko irabazia jasotzen zen.

 

2015eko martxoaren 31n, ekitaldiko irabazi garbia, sozietateen zerga ordaindu ondoren, 14.082 mila eurokoa izan da, hau da, 2014ko hiruhileko bereko irabazia baino % 27,6 txikiagoa.

 

Gaur egun, CAF egiten ari den proiektuen artean, honako hauek nabarmen ditzakegu: aldirietako unitateen horniketa Sao Paulo eta Belo Horizonterako (Brasil), Triesterako (Italia), Aucklanderako (Zeelanda Berria), Estatu Batuetako Amtrak enpresarako trenak, baita Holandarako, Italiarako, Mexikorako eta Saudi Arabiarako ere, Malaga, Granada, Stockholm, Houston, Cincinnati, Kansas, Boston, Birmingham, Friburgo, Tallín, Budapest eta Taiwaneko Kaoshiung hirietarako tranbiak, eta Erroma, Bukarest, Sao Paulo, Txileko Santiago, Istanbul eta Helsinki hirietarako metro-unitateak.

 

Eta horiei guztiei, Konpainiak aurten lehen hilabeteetan sinatutako azken kontratuak gehitu behar zaizkio, hala nola Saint Etienne eta Utrecht hirietarako tranbien horniketa, Eskoziako Caledonian Sleeper-erako kotxeak, Monforte del Cid – Murtzia AVE linearako seinaleztapen-kontratua eta berriena, Abiadura Handiko unitateak hornitzeko Norvegiarako kontratua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.