Dagoeneko ikusgai dago 2015-2017 Berdintasun Plana ondorengo estekan: https://www.labcaf.eus/berdintasun-plana/
Hemendik aurrera 2018-2020 Berdintasun Planaren lanketari ekin diogu Berdintasun Batzordean. Honi begira bi arlori eman nahi diogu garrantzi bereziaLABetik:
- Lantokietan diskriminazioaren eta jazarpen homofoboaren aurkako protokoloa sortzeari. Horretarako LAB Sindikatuak dagoeneko sortua duena hartuko da oinarri gisa eta CAFeko errealitatera egokituko da.
- Emakumezkoen presentzia areagotzea produkzio postuetan. Horretarako gaur egun ematen ari diren kontratazioen %25 emakumezkoak izatea bultzatuko dugu eta horrekin batera aukera hori ahalbidetzeko inguruko lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean, produkziora bideratutako ikasketetan emakumeen presentzia areagotzeko aukerak landuko ditugu.