Enpresa Batzorde eta Zuzendaritzaren arteko lehen proposamen trukatzeen ondoren, azken asteotan negoziaketek beste abiadura bat hartu dute. Honekin batera, negoziaketa bera ere gogortzen ari da eta maiatzaren 23ko langile batzarrean lehen presio neurriak adostu ziren: ordu extrarik ez egitea eta errelebo edo eta opor egunen aldaketak ez onartzea.
Orduztik, hartu-eman gehiago izan dira bi aldeen artean baino oraindik Zuzendaritzaren eskaintza ez da inolaz ere langileok onartutako plataformatik.
Zentzu honetan, aste honetan bertan LABetik gure ustez, akordio baten oinarrirako bost zutabeak zeintzuk diren azalduz ondorengo eskuorria banatu dugu ateetan.
Asteartean bertan, eta asteazkeneko batzarren bezperetan, Zuzendaritzak proposamen berria helarazi zion Komiteari.
Azkenik, eta maiatzaren 23an iragarri bezala, aste honetan langile batzarrak burutu ditugu Beasain, Irun eta Madrilgo lantegietan. Berauetan, hiru lan-zentru hauetako Komiteek aho batez adostutako ondorengo interbentzioa irakurri zen.
Maiatzaren 29an, batzar honek lehen presio-neurriak onartuta, zuzendaritzak atzera bota zituen berak proposatzen zituen bi puntu atzerakorrak. Soldata-igoera salmentekin lotzea igoera hori erabat finkaturik gabe eduki gabe, eta baja kasuetarako konpentsazio-taulak txarrera egitea.
Bestalde, zuzendaritzaren proposamen horrek onartua zuen 24 ordu izatea nahi bezala erabiltzeko.
Horren ondorioz, eta enpresak helarazitakoa gure iritziz nahikoa ez zenez, BIMeko enpresa-batzordeek baloratu zuten negoziazio-tarte zabala zegoela. Horretarako borondate-seinale gisa, eta negoziazioak ez blokeatze aldera, mugimendu bat egin genuen negoziazio-plataforman.
4. puntuan – Lanaldia.
Adinaren araberako lanaldi-murrizketa koadrotik kendu.
4.3 puntuaren idazkera berria kendu eta egungoari eutsi.
9. puntuan – Aparte orduak.
Ondorengo testua erretiratu:
Aparteko orduak dituzten aldi baterako langileei, kontratua amaitutakoan, enpresak langile horiek dituzten aparteko orduen ordainetan kontratua luzatuko die kopuru berean.
10. puntuan – Baldintza ekonomikoak
2019: KPI + % 2,5
2020: KPI + % 2,75
Sartzerakoan, ordutegi-malgutasunaren inguruan egindako eskaerei dagokienez: zuzendaritzak proposatutako lantaldea onartuko genuke erregulazio hori aztertzeko. Puntu honetan, premisa bat eskatzen dugu: behin betiko erregulazioa onartu bitartean, plataforman jasotako atalak onartzea.
Mugimendu hori planteatzearekin batera, batzarrerako deia egiten dugu gaurko, hainbat presio-neurri bozkatzeko.
Atzo, maiatzaren 11, zuzendaritzak beste bilera batera deitu zuen, eta beste proposamen bat egin zuen. Proposamen berri horrek nabarmen aldatzen du negoziazioa.
Enpresak pausoak eman ditu edukietan:
-2019rako soldata-igoera KPI + % 1 eta 2020rako KPI + % 0,8.
-Gainjarduerari buruzko gaian irtenbide proposatu dute. 80 p.h.-tik gora kobratzen duten langileentzat orain arte proposatutakoaz gain, gainjarduera kobratzen ez duten Beasaingo eta Irungo fabriketako pertsona bakoitzari 80 p.h. balioaren mailaren soldata-masa % 0,5 igotzea proposatu dute. Horren arabera, hori bat etorriko litzateke bi fabriketan ematen den jarduera batez bestekoarekin.
Formula hori 2020ko urtarriletik aurrera aplikatzea proposatu dute. Horrela, epealdi horretan egon daitezkeen kasu desberdinak aztertu eta zehaztu ahal izango lirateke.
– Jangelako lantaldea berrindartu, hobekuntzak baloratzeko eta elikagaien jatorria analizatzeko.
-Tituludunen lanaldia 4 orduz murriztea hitzarmenaren indarraldian.
-Proposamenak, aldi berean, tituludunen soldata-eskala desberdinak, eskala batetik bestera igotzeko metodologia eta pertsonal horretan sartzeko baldintza ekonomikoak jasotzen ditu.
-Baimenei dagokienez, onartu dute gauez dauden langileek sendagile espezialistarekin hitzordua edukiz gero, hurrengo goizean kontsulta baino 6 ordu lehenago lana utzi ahal izatea. Baimen horrek urtean gehienez 12 orduko muga izango du.
-Onartu dute mediku-ziurtagirietatik “laguntzea behar du” oharra kentzea. Justifikatu beharko da laguntzailea sendagilearenean egon dela kaltetuarekin.
-Beasaingo eta Irungo fabriketan mugikortasun-plan bat sustatzeko lantalde bat eratzea onartu dute.
Ikus daitekeenez, zuzendaritzak ere sakatu dio azeleragailuari, eta hainbat eduki gehitu dizkio bere azken proposamenari.
Azken proposamen hori sakonago aztertu behar dugu, Hala ere, gure iritziz badago oraindik hobetzeko tarterik, eta zentzu horretan, presionatu behar dugu.
Horrela, gaur bina orduko lanuzteak bozkatzea proposatzen dugu, ekainaren 18 eta 20rako; eta ekainaren 25 eta uztailaren 2rako hiruna orduko lanuzteak. Azken bi egun horietan Beasainen eta Ordizian manifestazioak egitea proposatzen dugu.
Bestalde, jakitun egonik negoziazioa ez dagoela blokeatuta, eta alde sozialetik borondatea dagoela erakusteko, akziodunen batzarrak datorren ekainaren 15ean egingo duen bilerarako programatuta geneukan mobilizazioa bertan behera utziko genuke.
Alde batetik, akordioetara iritsi nahi dugu, eta bestetik lanuzteekin presioa egin nahi dugu. Horrenbestez, zuzendaritzari eskatzen diogu urrats berriak eman ditzala.
Batzarretan burututako bozketen emaitzak ondorengoak izan ziren:
BOZKETA | BEASAIN | IRUN | MADRIL | DENERA |
BAI | 833 | 211 | 80 | 1124 |
EZ | 139 | 18 | 15 | 172 |
ZURIAK | 59 | 7 | 14 | 80 |
BALIOGABEAK | 13 | 0 | 0 | 13 |
DENERA | 1044 | 236 | 109 | 1389 |
Beraz hauek direa onartutako lanuzteak:
-Asteartea 18, sugea bulego orokorrak eta 3. Saila. Paroa 10:00-12:00.
-Osteguna 20, sugea Errodajeak eta 4. Saila. Paroa 10:00-12:00.
-Asteazkena 26, manifestaldia Ordizian, paroa 10:00-13:00.
-Asteartea 2, manifestaldia Beasainen, paroa 10:00-13:00.
Honekin batera langile guztiei gogorarazi nahi diegu, langile kolektibo guztien batasunak eta parte hartzeak ahalbideratuko duela hitzarmen on bat lortzea.