LAB izan da lehen indarra gaur CAFek Castejonen (TRENASA) burutu diren hauteskunde sindikaletan. Nafarroako lantokiko langileek modu positiboan baloratu dute gure lankideek azken urteotan egindako lana, eta gaur aukeratu diren 5 ordezkarietatik (tailerreko 4 eta bulegoko 1) LABek 4 ordezkari lortu ditu (3-1). TRENASAko lankideak zoriontzea besterik ez dugu, eta Erriberan enpleguaren eta lan-baldintzak hobetzearen alde lanean jarrai dezaten animatu. …
Read More »albisteak
Jangela batzordearen bilera berria
Jangela batzordeko bilera berri bat burutu dugu. Hitzarmenez lortutako batzorde bat da hau eta hiru hilez behin bildu beharko litzateke. Beasain eta Irungo enpresa batzordeak parte hartzen dugu bilera honetan, GGBBtako arduradunekin batera. Urte hasieratik zenbait aldaketa lortu dira jangeletan eta hauen inguruan jardun gara. Sukaldeetan “oliba-uxualaren olioa”-ren (orujo de oliva) erabileraren inguruan galdetu dugu. Enpresa arduradunek honen inguruko ezer …
Read More »2029ko abenduak 31 arte manufaktura industrian errelebo kontratua aplikatzeko aukera legala luzatua.
Honek zer eragin du CAFeko langileongan? Orain arte legez CAFen langileak lan egin behar duen %20ko lanaldi horregatik, enpresak ordaintzen dion zatia hartzen zen oinarritzat kotizaziorako. Aurrerantzean berriz, lanaldi osoa (100% lan egingo balu bezela) hartu beharko da oinarritzat kotizazio horretarako, abiapuntu horretatik gainera kontutan hartu beharreko %-a handiagotzen doa urtez urte. CAFeko kasu erreal batean oinarritutako eredua honakoa izan …
Read More »Rail Lineko batzarrak borrokarako hautua egin du
Enpresaren itxikeriaren aurrean, Rail Line-eko (CAF taldeko enpresa) langileek hitzarmen propioaren aldeko borrokan urrats berri bat eman dute gaur. Langile asanbladaren %76ak otsaila eta martxorako lan uzte eta greba egutegia onartu du. Horrela, otsailean zehar paro desberdinak egingo dituzte astero eta martxoan 4 greba egun burutzea adostu da. CAFeko zuzendaritzari behingoz Rail Lineko Enpresa Batzordeko eskariei erantzun diezaien exijitzen diogu. …
Read More »Tailerreko lanpostuen egonkortzea
CAF TE-ko langileek Lebarioko tailerretan (Bizkaia) EuskoTreneko unitateen mantenimendu lanak burutzen dituzte. Pertsonal aldetik jada estu dauden gune batean, tren-serie berrien mantenimendua burutu behar izateak, lan karga handitzea ekarriko du lan zentro honetan. Aldiz enpresaren politikak tailerretako langile finko gehiagorik ez egitea dakar. Adibide argia “ordezko kontratuak” amaitu dituzten bi lankide kaleratu nahi izatea da. Kontutan hartzekoa da trengintza mantenimenduan …
Read More »Rail Lineko hitzarmenaren inguruko negoziaketa bilera
Gaurkoan Rail Lineko Enpresa Batzordeko kideek enpresa Zuzendaritzarekin hitzarmenaren negoziaketarako bigarren bilera izan dute. Bileraren aurretik hasita eta bilera amaitu arte, mobilizazioa burutu dute enpresa atarian eta CAFeko eta eskualdeko LABkideok ere bertan izan gara gure sustengua ematen. Bilera motza izan da eta bertan Zuzendaritzak langileen eskaerak inolaz ere hasetzen ez dituen proposamen eskas batzuk besterik ez ditu aurkeztu langileekiko …
Read More »Behin betiko
SAREk larunbatean Bilbon deitu duen mobilizazioarekin bat egin du Enpresa Batzordeak LAB, ELA eta ESKren gehiengoz (CCOO abstenitu egin da), Enpresa Batzordeak bat egin du SAREk datorren urtarrilaren 11an Bilbon antolatu duen mobilizazioarekin. Honekin batera langileei mobilizazio honetan parte hartzera gonbidatuz ohar bat publikatu du enpresako ohar taula guztietan. BEHIN BETIKO KONPONBIDEA. Arazoak, handiak nahiz txikiak, lotuta egoten dira eguneroko gorabeherekin, …
Read More »Olentzeroren mezua CAF Taldeko langileoi
Azken urteotatako ohiturari jarraituz, aurten ere Olentzerok bisita egin digu. Azkenaldian enpresak lanak deslokalizatzeko hartu duen jarreraren aurrean, mezu argia bidali nahi izan dio Zuzendaritzari. Eta bide batez langileoi ere egoera hauei aurre egiteko langile antolakuntzak eta borrokak duen garrantzia azpimarratu nahi izan digu.
Read More »Furgoneta bete elikagai
Beste behin ere CAFeko langileok elkartasun ariketa bat egin eta beharrik gehien duten pertsonentzako furgoneta bete elikagai bildu dugu. Errefuxiatu edo eta migranteen aurkako difamazio eta bazterketa garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa biurtzen da gu guztion elkartasuna eta elikagai bilketa honekin egoera hori iraultzeko gure aletxoa jartzen saiatu gara. Bide batez eskerrik asko ZAPOREAK elkartearen partetik bilketa honetan parte hartu …
Read More »Elikagai bilketa errefuxiatuen alde
Gerra eta miseriatik ihesi dauden zenbait pertsona Lesbos-eko uhartean errefuxiatu guneetan bizitzera behartuta daude. Familia osoak daude bertan eta eguneroko otorduak bermatze lanetan dihardu ZAPOREAK elkartea. Hurrengo asteko astelehenetik ostiralera Beasain eta Irungo CAFeko sarreretan Enpresa Batzordeek jarriko dituzten eduki ontzietan arroza, pasta eta olioa ekartzeko eskatu nahi dizugu. Zure ekarpen txiki horrek, asko lagunduko du. CAFeko langileon elkartasunak bete …
Read More »