Tailerreko lanpostuen egonkortzea

CAF TE-ko langileek Lebarioko tailerretan (Bizkaia) EuskoTreneko unitateen mantenimendu lanak burutzen dituzte. Pertsonal aldetik jada estu dauden gune batean, tren-serie berrien mantenimendua burutu behar izateak, lan karga handitzea ekarriko du lan zentro honetan.

Aldiz enpresaren politikak tailerretako langile finko gehiagorik ez egitea dakar. Adibide argia “ordezko kontratuak” amaitu dituzten bi lankide kaleratu nahi izatea da. Kontutan hartzekoa da trengintza mantenimenduan langileen espezializazioak eta esperientziak garrantzi handia duela.

Eusko Treneko mantenimenduan, lan karga iraunkorra eta jarraia izanda, ez du zentzurik langile ebentualen arteko inolako “rotaziorik”. Tailer horretara sartu daitezkeen praktiketako langileek ere, ez lukete eguneroko ohiko lan posturik bete beharko.

CAF taldeko edozein enpresetan, lan kargei era duinean aurre egiteko beharrezkoa den pertsonala kontratatzea exijitzen dugu. Lan postu hauek era duin eta egonkorrean osatu behar dira noski.

Kasu konkretu honetan, CAF TE-ko tailerrak pertsonal finkoz erreforzatzea ezinbestekoa da aipatutako kontratuak egonkortuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.