Rail Lineko hitzarmenaren inguruko negoziaketa bilera

Gaurkoan Rail Lineko Enpresa Batzordeko kideek enpresa Zuzendaritzarekin hitzarmenaren negoziaketarako bigarren bilera izan dute.

Bileraren aurretik hasita eta bilera amaitu arte, mobilizazioa burutu dute enpresa atarian eta CAFeko eta eskualdeko LABkideok ere bertan izan gara gure sustengua ematen.

Bilera motza izan da eta bertan Zuzendaritzak langileen eskaerak inolaz ere hasetzen ez dituen proposamen eskas batzuk besterik ez ditu aurkeztu langileekiko eta hauen ordezkariekiko begirune gutxi erakutsiz.

Datorren urtarrilaren 28an langile batzarra burutuko dute bileraren berri eman eta hurrengo pausoen inguruan erabakiak hartzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.