
Enpresaren itxikeriaren aurrean, Rail Line-eko (CAF taldeko enpresa) langileek hitzarmen propioaren aldeko borrokan urrats berri bat eman dute gaur.
Langile asanbladaren %76ak otsaila eta martxorako lan uzte eta greba egutegia onartu du. Horrela, otsailean zehar paro desberdinak egingo dituzte astero eta martxoan 4 greba egun burutzea adostu da.
CAFeko zuzendaritzari behingoz Rail Lineko Enpresa Batzordeko eskariei erantzun diezaien exijitzen diogu. Bien bitartean, doakiela gure babesa borrokan dauden lankide hauei.