Patxi Epelde gogoan

Enpresa Batzordearen adierazpena

Duela 10 urteko apirilaren 28an, langileen mobilizazio handi baten ondoren, CAFeko langileok, eragina jasandako senideekin batera, CAFeko atari nagusiaren ondoko plazan jarrita dagoen AMIANTORENEI eskultura inauguratu genuen.

Urtez urte, eskultura honen inguruan gogoratu izan ditugu amiantoaren hildakoak, Enpresa eta Instituzioen pasibotasuna salatu ditugu eta CAFekoak edo beste enpresetako biktimak izan diren langileen errekonozimendua eta indemnizazioa izango den konpentsazio funts baten sorrera aldarrikatu dugu.

AMIANTORENEI, gaixotasun baten ondorioz hil berri den Patxi Epelde artistak sortutako eskultura bat da. Bere lanarekin, Patxik, langileok amiantoaren inguruan genuen sentipena era artistikoan islatu zuen, eta aldi berean gatazka honekin bere konpromiso leiala erakutsi zuen. Hori dela eta lerro hauen bidez guk ere bere lana eta bere borrokari merezitako omenaldi bat eskaini nahi diogu.

ESKERRIK ASKO PATXI, ZU ETA ZURE ARTELANA
GUREKIN GERATZEN DIRA BETIRAKO.

Beasainen, 2019ko abuztuaren 29an

CAFeko Enpresa Batzordea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.