Milaka lagun kalean Euskal Herrirako eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatuz

Manifestazioaren aurrekaldea.
Milaka pertsonek Bilboko kaleak bete dituzte Euskal Herriarentzako eredu ekonomiko eta sozial justu bat aldarrikatzeko. Eragile sozial eta sindikatuek deituta, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela adierazi dute. LAB sindikatua ordezkatuz, Sonia Gonzalez, komunikazio idazkariak, gogorarazi du Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek elite ekonomikoaren proiektu berbera konpartitzen dutela eta mezua helarazi nahi izan die, argi izan dezatela Euskal Herriko jendartea aurrean izango dutela, gaur erakutsi den bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.