BADATOR LAB-CAF INFO!!

Informazioaren aroan eta desinformatuak, nork azkarrago eta nork lortuko esku gehienetara iristea. Zer informatu? Horrek berdin du!

LABetik informazioa bere garaian eta denon eskuetan izatea ezinbestekoa dela deritzogu, baina ez edozein informazio. Informazio zuzena, gardena eta kriterio batzuekin eraikia. Kezkatzen gaitu ea kriterio hauek galtzen ez ote diren …

Horregatik zorteko gara izan ere  badator LAB-CAF INFO!! CAF barruko zein Euskal Herriko gaien inguruan informatuko zaituena! Ikuspegi ezkertiar eta iraultzaile batetik!

LABen sarritan enpresako ohar taulen bidez  iristen ez garen gai asko estankatuak geratzen direla iruditu izan zaigu; gure gizartean zein enpresako hainbat gaiez informatzeko bideak falta. Horregatik LAB-CAF INFO sortu dugu! Hilero CAF Beasaingo enpresako sarreretan LABeko kideok banatzen ikusiko gaituzuna eta horrez gain web orri hontan bertan zintzilikatuko duguna. Orain arteko informazio bideak alde batera utzi gabe, hauek mantenduz eta hobetuz ahal bada gainera!

Ongi informatutako langileak, zapaldu ezin daitezkeen langileak!!

INFO 1. alea irakurri!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.