GAURKO BATZARRETAKO EMAITZAK

Altzairutegiaren itxierak, Errodajeen multzo osoari eta, azken finean CAFi eragingo liokeenez, guztiontzako helburu bat lortzea planteatu dugu Enpresa Batzordetik. Horretarako, 2017ko urtarrilaren 9an, Enpresa Batzordeak garatu berri ditugun eskari batzuk biltzen zituen idatzia helarazi zion Zuzendaritzari. Honela laburbil ditzakegu:

  1. Altzairutegi txikiago bat mantentzearen ikerketa egiten segi dezala.
  2. Mugigarritasun-plana.
  3. Errodajeetan inbertsio-plana zehaztea eta bermatzea.
  4. CAFeko kanpoko langileen kontratuak ez iraungitzea.

Atzo goizean enpresa zuzendaritza batzordearekin bildu zen, eta planteaturiko puntuei erantzuna eman zigun. Altzairutegi bereziak fabrikatzera bideratutako eskariari EZ esan dio zuzendaritzak berriro ere, beste puntuei ere erantzuna eman zion, azpikontratatutako langileak beraien lanpostuak mantenduko dituztela argitu ziguten, altzairutegiko langileak fabrikako beste sail produktiboetako beste lanpostuetan jarriko direla, honetarako ba omen dute plana eginda. Inbertsioei buruz, berriro gogoratu ziguten 2017-2020eko plan estrategikoaren barruan daudela, hori bai, 100.000 gurpil egin beharreko adierazpenarekin.

Batzordeak dokumentua aztertu ostean, gure ustez, Zuzendaritzak planteatutakoa ez da nahikoa. Izan ere:

  1. Ez die altzairu bereziak fabrikatzera bideratutako altzairutegia mantentzeko Batzordeak egindako eskaerei erantzuten.
  2. Inbertsioak egitea gurpilen bolumen handiagoa jasotzearen mende jartzen du.
  3. Ardatzen Forjaketako instalazioari dagokionez, gutxienez 3 urtez mantenduko dutela diote.

Zuzendaritzak konpromiso argirik agertu ez duenez eta langile guztientzako epe laburrerako eta ertainerako etorkizuna argituko lukeen irtenbide integrala lortzeko asmoz, mobilizazioen egutegi hau planteatu dugu:

urtarrilak 16, urtarrilak 18 eta urtarrilak 20, 2 orduko lan-uztearekin.  

Horregatik, Enpresa Batzorde hau osatzen dugunok, Batzordeak egindako mobilizazioen planteamenduari baiezko botoa emateko eskatzen dugu.

 

                                                                            Beasainen, 2017ko urtarrilaren 12an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.